
226. zk., 2012ko azaroaren 22a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (166 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5146
EBAZPENA, 2012ko urriaren 2koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari 610/2012 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio-espedientea igor dakiola ebazten duena, eta interesdun izan daitezkeenak aipatu salan ager daitezen epatzeko dena.
Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak 610/2012 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du, zeina «Asociación de Inspectores de Trabajo y Seguridad Social del País Vasco» erakundeak aurkeztu baitzuen Euskal Autonomia Erkidegoko sail eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzeari buruzko Dekretua aldatzen duen Justizia eta Herri Administrazio Sailaren apirilaren 24ko 57/2012 Dekretuaren aurka.
Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48. eta 49. artikuluetan agindutakoa betez, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari eskatu duen administrazio-espedientea bidaltzea.
2.– Espediente horretan interesdun izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea ematea, aipatu auzitegiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen.
3.– EHAAn argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 2a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
m.ª LUISA CUESTA ARANDILLA.
RSS