Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2012ko azaroaren 22a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
5145

EBAZPENA, 2012ko azaroaren 13koa, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Azterlan eta Lege Araubide zuzendariarena, Lehendakaritzaren menpeko administrazio zentroetan 2013-2014 aldian gasez hornitzeko kontratazioa Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari eskuordetzeko dena.

Aintzat hartuz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuko V. kapituluan eta lehenengo xedapen gehigarrian eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala onartzen duen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 18.e) artikuluan xedatutakoa, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio kudeaketa zentralizatuko eraikinetako kontratazioa egitea, hain zuzen ere, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari izendatu eta erabilpen orokorrekoak diren material edo zerbitzuena.

472/2009 Dekretuko 18.a) artikuluak honako hau ere egozten dio zuzendaritza horri: erosketa zentralizatuko ondasun eta zerbitzuen kontrataziorako prozeduren garapen-proposamena.

Une honetan uste da ezen eraikinetako gasa modu zentralizatuan kontratatzeak hobetu egiten duela zerbitzuen kudeaketa eta egokitu egiten duela gastu publikoa, betiere, eraikinok Baliabide Orokorren Zuzendaritzako eskumeneko kudeaketa zentralizatukoak, Justizia eta Herri Administrazio Saileko gainerakoak eta Jaurlaritzari eta bere erakunde autonomoei atxikitakoak badira.

136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak bidea ematen du Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenak kudeaketa zentralizatukoak ez diren beste eraikin batzuetara hedatzeko. Hitzarmen bidez, administrazio-klausula zehatzen pleguetan aurreikuspen berariazkoak ezarriz, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jasotako formulen bidez gauzatuko da hedapen hori.

Lehenago aipatutako eremuan gas-horniketa modu zentralizatuan kontratatzeko bidea Herri Administrazioen eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluko eskumen-eskuordetzeetan aurreikusita dago, honela baitio:

«1.– Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Hori dela eta, kontuan harturik 472/2009 Dekretuaren 4.2.c) artikuluak kontratazio alorrean Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari ematen dizkion eskumenak kontuan hartuta, eta Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen urtarrilaren 12ko 1/2010 Dekretuaren 8.c) artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, Zerbitzu Zuzendaritzak ditu, bere titularraren bidez, Administrazio Orokorrean indarrean dagoen araubideak sailen kontratazio-organoei emandako ahalmenak, zenbatekoa dela-eta Jaurlaritzaren Kontseiluari dagozkion ahalmenei eragin gabe eta kontratazio-alorrean Euskadiren kanpoko ordezkaritzetako titularrei dagozkien ahalmenei eragin gabe.

EBAZTEN DUT:

I.– Eranskinean aipatutako eraikinak 2013-2014 aldian gasez hornitzeko kontratazioa Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari eskuordetzea.

Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legearen Testu Bateginaren irailaren 14ko 3/2011 ELDan aurreikusitako honako arlo hauetara hedatuko da eskuordetzea, kontratuari aplikatu beharko baitzaizkio:

– Kontratua (II. Liburua) prestatzea.

– Kontratua (II. Liburua, I. Titulua, I. Kapitulua) esleitzea.

– Administrazioak kontratua aldatu, iraungi, laga eta azpikontratatzeko dituen eskumenak, IV. Liburuko I. Tituluko I. kapituluan oro har arautzen direnak eta, hornidura-kontratuetarako, IV. Liburuko II. Tituluaren IV. Kapituluan berariaz aurreikusten direnak.

– Kontratua (II. Liburua, I. Titulua, I. Kapitulua) formalizatzea.

II.– Kontratazio-organoari dagozkion gainerako eskumenak, eta bereziki, emandako zerbitzuen gauzatzeari oniritzia emateko eta zerbitzuak ordaintzeko agindua emateko ahalmena organo eskuordetzaileak izango ditu.

III.– Eskuordetze hau sinatu eta hurrengo egunean hasiko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 13a.

(Zerbitzu Zuzendaritzaren titularra ez dagoelako. Urtarrilaren 1/2010 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarria eta Lehendakaritzaren idazkari nagusiaren 2012ko martxoaren 26ko ebazpena).

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

JOSÉ LUIS ARAMENDIA CORDÓN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala