Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2012ko azaroaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
5124

IRAGARKIA, 2012ko urriaren 1ean prozeduraren instrukzio-egileak formulatutako zehapen-prozeduraren ebazpen-proposamena «Mantenimiento y Revisión del Gas, S.L.» baltzuari (zk.: 01A001/18/2012) jakinarazteko dena.

Mantenimiento y Revisión del Gas, S.L. merkataritza-baltzuari jakinarazpen hori ohiko moduan egiterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren bere azken helbidean –Fuente Nueva kalea, 33. zk., Algeciras (Cádiz)–. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Hautsitako araua:

– Abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.6 artikulua (6/2003 Legea, kontsumitzaile eta bezeroen estatutuari buruzkoa). Artikulu horren arabera, honako hau da arau-haustea:

«Oro har, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsarako legerian eta xedapen gehigarrietan beren-beregi adierazitako baldintzak, betebeharrak eta debekuak ez betetzea».

Zehapena:

«Mantenimiento y Revisión del Gas, S.L.» baltzuari (IFK: A-11816899) 800 euroko hamahiru diru-zehapen ezarri zaizkio 6/2003 Legearen 50.6 artikuluan jasotako 13 arau-hauste arin egiteagatik.

Legezko ohartarazpenak:

15 eguneko epea duzu alegazioak aurkezteko, eta epe horren barruan espedientearen berri emango zaizula, kontsultatu ahal izan dezazun eta espedientean dauden agirien kopiak jaso ditzazun nahi izanez gero. Epea amaitutakoan, Kontsumobidek dagokion behin betiko ebazpena emango du.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen). Epe berberean, aztertu ahal izango da espedientea Kontsumobide-n, (Vitoria-Gasteizko Santiago kaleko 11. zenbakia).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 5a.

Kontsumobideko zuzendaria,

ANA MARÍA COLLIA POSADA.


Azterketa dokumentala