
224. zk., 2012ko azaroaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
5123
EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, jarraian adierazten den espedienteari buruzkoa (L-2012-48-1713-I).
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren Familia eta Komunitate Politikarako zuzendari María Dolores García García andreak honako ediktu hau eman du:
EDIKTUA
Ezin izan zaio esanbidez jakinarazi Aliona Rosioru andreari, L-2012-48-1713-I espedientean hark emandako helbidean, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzei buruzko abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan bildutako diru-laguntzaren ebazpena.
L-2012-48-1713-I espedientean emandako ebazpenaren testu osoa interesdunarentzat eskuragarri dago Lan eta Gizarte Gaietako Lurralde Ordezkaritzan (Gran Vía kalea 85, 48011 Bilbao).
Ukatzeko ebazpen bat dela aintzat hartuta, ediktu hau jendaurrean erakusgai jarri da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua eta aplika daitezkeen gainerako xedapen osagarriak betez.
Aipatutako espedientean emandako ebazpenak ez du administrazio-bidea agortzen, eta berararen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, halaxe baitago ezarrita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 10a.
Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,
MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA.
RSS