
224. zk., 2012ko azaroaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5117
IRAGARKIA, Juan José Aguirresarobe Hidalgo jaunak eskaturik 2012ko abuztuaren 23an egindako eskabidea dela-eta hasi den 4000/12 zenbakiko espedientean emandako Segurtasuneko sailburuordearen Ebazpena jakinarazteko dena. Aipatu espedientea Datu Pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotako eskubideez baliatzeari buruzkoa da.
Segurtasuneko sailburuordeak interesdunak egindako eskabideari buruzko ebazpena eman du, 2012ko irailaren 21ean.
Aipatu ebazpena jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratu egiten da, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan. Oharrak:
1.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokezu Herrizaingoko sailburuari edo ebazpena egin duenari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan. Hala eta guztiz ere, gorako jotzeko errekurtsoa jarri gabe ere, interesdunak zuzenean Datuak Babesteko Euskal Agentziara jo dezake, bere interesak defendatzeko, hala xedatuta baitago Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 18.2., 23.3. eta 41. artikuluetan, eta Titulartasun Publikoko Datu Pertsonalen Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Agentziaren Sorrerari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 9. artikuluan; hori guztia alde batera utzi gabe interesdunak bidezkotzat jotzen duen edozein errekurtso edo erreklamazio jartzea.
2.– Interesdunak eskura dauka aipaturiko ebazpenaren testu osoa Kabineteko eta Baliabide Teknikoen Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea, 18, Erandio, Bizkaia). Bulego horretara bertaratu arren, ez dira etengo ezta oztopatuko ere aurreko paragrafoan azaltzen diren aurka egiteko edo erreklamazioa jartzeko epeak.
Erandio, 2012ko urriaren 30a.
Kabineteko eta Baliabide Teknikoen zuzendaria,
josé luis BILBAO BILBAO.
RSS