
224. zk., 2012ko azaroaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 2 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5116
IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, «Basurtuko Unibertsitate Ospitalean erresonantzia magnetikorako anestesia-estazio bat erostea» helburu duen espedientearen lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa.
1.– Erakunde adjudikatzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun eta Kontsumo Sailera atxikitako Ente Publikoa, Basurtuko Unibertsitate Ospitalea, Montevideo Hiribidea, 18, 48013 Bilbo (Bizkaia).
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Basurtuko Unibertsitate Ospitalea - Kontratazio Zerbitzua.
c) Espedientearen zenbakia: G/130/20/0/1250/O621/0000/102012.
2.– Kontraturen xedea.
a) Kontratu-mota: hornidurak.
b) Xedearen deskribapena: Basurtuko Unibertsitate Ospitalean erresonantzia magnetikorako anestesia-estazio bat erostea.
c) Loteka eta kopuruka banatzea: ez.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. 65.454,54 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio estimatua: 65.454,54 euro (BEZik gabe).
5.– Behin-behineko bermea: ez da behar.
6.– Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: Basurtuko Unibertsitate Ospitalea, Montevideo Hirib., 18, 48013 Bilbo (Bizkaia)
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Sailkapena: ez dagokio.
b) Bestelako kaudimen ekonomiko eta finantzarioak eta kaudimen tekniko eta profesionala: ikusi oinarriak.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko abenduaren 5a, 12:00etan.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: klausula administratibo partikularren pleguan eskatzen dena.
c) Aurkezteko lekua: ikusi 1.a) puntua.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak: klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera:
a) Formuletan oinarritutako irizpideak:
– Prezioa: 40 puntu.
– Berme-epea: 15 puntu.
b) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak:
– Ezaugarri teknikoak: 35 puntu.
– Prestazio gehigarriak/hobekuntza teknikoak: 10 puntu.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Eskaintzak irekitzea, balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokienez: Entitatea: Basurtuko Unibertsitate Ospitalea. Helbidea: Montevideo Hirib., 18, 48013 Bilbo (Bizkaia). Data: 2012ko abenduaren 10a, 09:00etan.
b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea: Entitatea: Basurtuko Unibertsitate Ospitalea. Helbidea: Montevideo Hirib., 18, 48013 Bilbo (Bizkaia). Data: 2012ko abenduaren 18a, 09:00etan.
11.– Bestelako informazioak:
12.– Iragarpen-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu (447,99 euro).
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.osakidetza.euskadi.net.
Bilbao, 2012ko urriaren 31.
Presidentea,
KOLDO MEZKORTA ETXAURREN.
RSS