
224. zk., 2012ko azaroaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 3 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
5115
IRAGARKIA, Osasun eta Kontsumoko Arabako Lurralde Zuzendaritzako eraikinetan (Olagibel kalea, 38, eta Santiago kalea, 11, Gasteiz) zaintza-lanak egiteko zerbitzuaren administrazio-kontratuaren lizitazioa argitaratzeko dena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: 10/2013-SC.
2.– Kontratuaren helburua.
a) Helburua: idazpuruan azaltzen dena.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteiz
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): 2013ko abenduaren 31 arte, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: Administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 30. puntuan ezarrita daude; hauek dira:
c.1.– Prezioa: 45 puntu.
c.2.– Kargu bako orduak: 15 puntu.
c.3.– Zaintza- eta segurtasun-plana: 30 puntu.
c.4.– Prestakuntza-plana: 10 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbatekoa, guztira: 70.262,01 euro, BEZik gabe, + 14.755,02 euro, BEZari dagozkionak. Guztira: 85.017,03 euro.
Lanegunetan egun-argiz egindako ordu bakoitzeko: 16,38 euro, BEZik gabe, gehi 3,4398 euro, BEZari dagozkionak.
5.– Fidantzak.
a) Behin-behinekoa: ez.
b) Behin betikoa: lizitazioaren zenbatekoaren (3.513,10) % 5, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun eta Kontsumo Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 91 76.
e) Telefaxa: 945 01 93 01.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko abenduaren 10era arte; doan jaso ahal izango dira.
g) Halaber, Eusko Jaurlaritzaren web orrian ere jaso ahal izango dira agiriak: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.
7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.
a) Sailkapena: ez da eskatzen, baina kaudimen ekonomikoa, finantzakoa eta teknikoa egiaztatu beharko dira. Horretarako, administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatularen 29. puntuan aipatzen diren bitartekoak erabiliko dira. Sailkapena egiaztatzen duten enpresek, ordea, ez dute kaudimenik egiaztatu beharko.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko abenduaren 10a, 11:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan eta administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulako zenbait puntutan zehaztutakoak.
c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen diren egunetik aurrera.
e) Aldaerak: ez.
f) Halakorik badago, aurreikuspenen arabera, (gehienez eta gutxienez) zenbat enpresari egingo zaien gonbita, beren eskaintzak aurkez ditzaten (prozedura murriztua): ez.
9.– Eskaintzak jendaurrean irekitzea: bai.
a) C eta B gutun-azalak irekitzeko tokia.
b) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila. Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
c) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.
d) Herria: Vitoria-Gasteiz.
e) «C» gutun-azalak irekitzea:
f) Eguna: 2012ko abenduaren 17a.
g) Ordua: 11:00ak.
h) «B» gutun-azalak irekitzea:
i) Eguna: 2013ko urtarrilaren 11.
j) Ordua: 12:30ean.
10.– Bestelako argibideak.
11.– Iragarkien gastuak: 447,99 euro; enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 31.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
JON IñAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.
RSS