Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2012ko azaroaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
5114

IRAGARKIA, Gipuzkoako Osasun Barrutiko eta Bizkaiko mugaldeko gaixoentzako haur eta gazteentzako laguntza psikiatrikorako anbulatorio-zerbitzua emateko kontratua esleitu dela argitara emateko dena (Espedientea: 39/2012-G.S.P)..

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Gipuzkoako Lurralde Zuzendaritza. Aseguramendu eta Kontratazioko Zuzendariordetza.

c) Espediente-zenbakia: 39/2012-G.S.P.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: zerbitzu publikoen kudeaketa.

b) Helburua: Gipuzkoako Osasun Barrutiko eta Bizkaiko mugaldeko gaixoentzako haur eta gazteentzako laguntza psikiatrikorako anbulatorio-zerbitzua ematea.

c) Loteak: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabe negoziatua, ez baita inor aurkeztu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua edo ustiatzeko kanona eta kontratuaren iraupena.

a) Zenbatekoa: 122.162,70 euro.

b) Kontratuaren iraupena: 2012ko abuztuaren 3tik 2012ko abenduaren 31ra arte.

c) Luzapenak: bai.

5.– Esleipena.

a) Data: 2012ko ekainaren 20a.

b) Kontratista: Asociación Gautena.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 122.162,70 euro.

Donostia-San Sebastián, 2012ko abuztuaren 9a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

ENRIQUE ALAMILLO GASCÓN.


Azterketa dokumentala