
224. zk., 2012ko azaroaren 20a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5113
EDIKTUA, 3664/12 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.
Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau
Jakinarazten dut: nire kargu dagoen epaitegi honetan, Antonio Garcia Valdes Basauriko espetxean preso egon zenaren baldintzapeko askatasuna baliogabetzeari buruzko 3664/12 espedientea bideratu da; aipatu pertsona, 1973-10-06an jaio zen, eta José eta Luisaren semea da (14259404 NAN-zenbakia); azken bizilekua Barakaldon zuen, Cadagua kalea 12, behea, bis helbidean, eta egun non dagoen ez dakigu. Espediente horretan, 2012-06-05ean autoa eman da; hona hemen auto horren xedapenek diotena hitzez hitz: «Antonio García Valdés presoari honako kausa hauetan emandako baldintzapeko askatasuna ezeztatzea:
– Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 1819/02 zenbakiko betearazpena.
– Barakaldoko Zigor arloko 1 zenbakiko Epaitegiaren 249/01 zenbakiko betearazpena.
– Barakaldoko Zigor arloko 2 zenbakiko Epaitegiaren 190/01 zenbakiko betearazpena.
– Bilboko Zigor arloko 7 zenbakiko Epaitegiaren 1243/02 zenbakiko betearazpena, egun honetatik aurrerako ondorioekin; espetxera itzuli behar du».
Antonio García Valdés baldintzapean askatuari, non dagoen ez dakigunez, jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut Bilbon (Bizkaia), 2012ko irailaren 18an; halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean.
RSS