Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2012ko azaroaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5112

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 460/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxak eskatuta, 460/11 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da Tolosako (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian, Maria Alzira Soares Marques-en aurka, zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horretan, epaia eman da, eta hauek dira idazpurua eta epaitza:

47/12 EPAIA

Tolosa, bi mila eta hamabiko martxoaren hogeita hirua.

Epaia Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiko epaile titular den Raquel Gallego De Paz andreak eman du, Gipuzkoako eta Donostiako Kutxak eskatuta, Alzira Soares Marques-en aurka bideratu den 460/11 hitzezko judizio zibilaren prozeduran. Gipuzkoako eta Donostiako Kutxa Ignacio Otermin Garmendia prokuradoreak ordezkatuta, eta Juan Pedro Martínez abokatuak lagunduta aritu da. Demandatua bistara agertu ez denez, auzi-iheslari deklaratu da.

EPAITZA

Lehenengoa.– Baietsi egiten dut Ignacio Navajas Saiz prokuradoreak, Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Alzira Soares Marques-en aurka. Horrenbestez, auzi-jartzaileari bi mila, zazpiehun eta zortzi euro eta hogeita bi zentimo (2.708,22 euro) ordaintzera kondenatzen dut demandatua, bai eta zenbateko horri legozkiokeen legezko interesak ere, laugarren oinarriaren arabera.

Bigarrena.– Prozesuko kostuak bosgarren oinarriaren arabera ezarriko dira.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, legeak agindu bezala.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hau da: 5075000003046011. Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta Maria Alzira Soares Marques demandatuari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko apirilaren hogeita zazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala