Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2012ko azaroaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
5110

EBAZPENA, 2012ko urriaren 19koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatzeko asmoarekin egindako jardueretarako diru-laguntzak emateko dena.

Kulturako sailburuaren 2012ko ekainaren 13ko Aginduak haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi publikoen zerbitzuen erabilera sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak arautzen ditu, eta diru-laguntza horietarako deia egiten du (2012ko ekainaren 27ko EHAA, 125. zenbakia).

Aipatutako 2012ko ekainaren 13ko Aginduaren 14. artikuluari jarraituz, eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzaren Ebazpen Proposamena ikusita, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskinean aipatzen diren entitateei diru-laguntzak ematea, bertan zehazten den bezala.

Bigarrena.– Ondoren aipatzen diren arrazoiengatik ondorengo eskaerak ukatzea:

1.– Aiako Udala: epez kanpoko egindako eskaera.

2.– Markina-Xemeingo Udala: eskaera osatugabea aurkeztea eta ondorengo zuzenketa epez kanpo egitea.

Interesdunek ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kulturako sailburuari jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluek ezartzen dutenaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 19a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala