Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2012ko azaroaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
5109

EBAZPENA, 2012ko urriaren 16koa, HABEren zuzendari nagusiarena, 2011ko urria eta 2012ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik, Euskal Etxeei esleitutako diru-laguntzak argitara ematen dituena.

2011ko irailaren 27ko EHAAn argitaratu zen HABEren zuzendari nagusiaren 2011ko irailaren 2ko Ebazpena, 2011ko urria eta 2012ko iraila bitarteko euskara-ikastaroengatik, Euskal Etxeei esleituko zaizkien diru-laguntzak arautzen dituena.

Aipatu ebazpenaren 8.3 artikuluak dioenez, diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HABEren zuzendari nagusiaren 2011ko irailaren 2ko Ebazpenaren babesean esleitutako diru-laguntzak eta horien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2012ko urriaren 16a.

HABEren zuzendari nagusia,

JOSEBA IÑAKI URIBE BURGOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala