Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2012ko azaroaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
5107

ERABAKIA, 2012ko urriaren 31koa, Merezimenduak Baloratzeko Batzordearena, 2012ko maiatzaren 18ko bi aginduren bitartez deitutako bi farmazia-bulegoren titulartasuna eskuratzeko, bata Plentziako farmazia-eskualdekoa eta bestea Villabonako farmazia-eskualdekoa.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2012ko maiatzaren 18ko bi Aginduaren bitartez deitutako bi farmazia-bulegoren titulartasuna eskuratzeko eskabideak Baloratzeko Batzordeak honako erabaki hauek hartu zituen, 2012ko urriaren 31n egindako bileran:

Lehenengoa.– Aipatu aginduen bidez irekitako prozeduretan parte hartu zutenek lortutako puntuazioak jasotzen dituzten behin-behineko zerrendak onartzea (eranskinean jasotzen da).

Bigarrena.– Lehiatzaileetariko batzuen izenarekin batera agertzen den zenbakizko kodeak honako hau esan nahi du:

● Autonomoen erregimenean kotizatuta farmazia-bulegoan lan egin izana ez da behar bezain ondo egiaztatu.

Hirugarrena.– Interesdunei hamar egun balioduneko epea ematea beharrezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten Balorazio Batzordearen aurrean, ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Aipaturiko dekretuaren bidez, farmazia-bulegoak sortzeko, lekuz aldatzeko, ixteko eta jardunean aritzeko prozedurak arautu ziren.

Aurreko paragrafoan ezarritako epean, zenbakizko kodeak adierazten duen dokumentazioa aurkeztu ez duten interesdunei behin-behineko puntuazioa gutxituko zaie, behar bezala egiaztatu ez duten horretan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 31.

Balorazio Batzordeko lehendakaria,

MERCEDES GOÑI SENOSIAIN.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala