Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2012ko azaroaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
5105

AGINDUA, 2012ko irailaren 21ekoa, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena. Honen bidez, Mondragon Unibertsitatea Enpresagintza Gunea, S. Coop. kooperatiba sozietateari herri onurako izaera ematen zaio.

AURREKARIAK:

Lehenengoa.– 2012ko ekainaren 13an, Irene Alberdi Ugalde andreak Mondragon Unibertsitatea Enpresagintza Gunea, S. Coop. elkartearen izen eta ordezkaritzan, aipatutako entitateari herri onurako izaera ematea eskatu zuen. Eskaerarekin bat, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozeduren eta betekizunen araudia onartzen duen 64/1999 Dekretuaren 7. artikuluan zehazten diren betekizunak betetzeko galdatutako dokumentazioa ere aurkeztu zuen.

Bigarrena.– 2012ko uztailaren 5eko idatzi baten bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari txosten bat eskatu zitzaion, kooperatibari herri onura izaera ematea egokitzat jotzen zuenentz irizpena eman zezan, 64/1999 Dekretuaren 9. artikuluak xedatutakoa betez. Eskaera horri erantzunez, 2012ko abuztuaren 9an, Azterlan eta Araubide Juridikoaren Zuzendaritzaren Aholkularitzaren Juridikoaren arduradunaren idatzia jaso zen, eskaerari baiezko irizpena emanez.

Hirugarrena.–2012ko abuztuaren 21eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bitartez, espedientea jendaurrean jarri zen, horrela, interesatuta zegoen edonork espedientea aztertu ahal zezan eta alegazioak jar zitzan, hogei eguneko epean. Epe horren barruan, ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.

Aurreko egiteei ezargarri zaizkie ondorengo

ZUZENBIDEKO OINARRIAK:

Lehenengoa.– Euskadiko Kooperatiben Legeak, 4/1993 Legeak, bere 137.2. artikuluan dio, Euskadiren onuraren sustapenari laguntzen dioten kooperatibak herri onura izaera emango diela Eusko Jaurlaritzak, erregelamendu bidez ezarritako prozedura, araubidea eta betekizunen arabera.

Bigarrena.– Artikulu hori garatuz, 64/1999 Dekretua, otsailaren 2koa, onartu zen, herri onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozedura eta betekizunen araudia onartzeko dena.

Hirugarrena.– Herri onurako izaera emateko 64/1999 Dekretuaren 7. eta hurrengo artikuluetan ezarritako izapideak bete dira.

Laugarrena.– 64/1999 Dekretuak, herri onurako izaera lortzeko bere 5. artikuluan ezartzen dituen betekizunak zuzen bete direla baieztatu da.

Bosgarrena.– 64/1999 Dekretuaren 11. artikuluaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako Sailburua da kooperatiba sozietate bati herri onurako izaera emateko eskuduna.

Hori guztia dela eta, aipatutako arauak eta ezargarri diren gainontzeko arau orokorrak ikusirik

ERABAKITZEN DUT:

Lehenengoa.– Mondragon Unibertsitatea Enpresagintza Gunea, S. Coop. elkarteari herri onurako izaera ematea.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Agindu honek administrazio-bidea amaitzen duenez, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari. Berraztertzeko errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116. eta 117. artikuluak). Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan. Horretarako epea bi hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 46. artikuluan ezarritakoa betez (29/1998 Legeak Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen du).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 21a.

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,

MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.


Azterketa dokumentala