Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2012ko azaroaren 20a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5104

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2012ko irailaren 25ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari eskuordetzan ematen zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko administrazio-zentroak 2013-2014 aldian elektrizitatez (goi- eta behe-tentsioa) hornitzeko kontratazioa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Aipatu bezalako hutsak atzeman dira ondo ebazpenean: Ebazpena, 2012ko irailaren 25ekoa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena. Honen bidez, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari eskuordetzan ematen zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko administrazio-zentroak 2013-2014 aldian elektrizitatez (goi- eta behe-tentsioa) hornitzeko kontratazioa. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2012-11-08ko 216. zenbakian argitaratu zen; eta jarraian zuzendu egiten dira hutsok:

Eranskinean –2012/4923 (6/3), (6/4), (6/5) eta (6/6) orrialdeetan–, goi-tentsioko hornidura-gune gisa kodetutako ikastetxe guztiak argitaratu ziren; baina goi-tentsioko hornidura-gunekoetatik bereiztu gabe behe-tentsioko hornidura-guneetakoak zirenak; beraz, hura berriro argitaratzen da:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala