Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2012ko azaroaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA SAILA
5033

IRAGARKIA, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2012ko urriaren 1eko Ebazpena interesdunei jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko, bai eta hari eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak sortu eta aldatzeko diru-laguntzak ematen dira.

Aipatutako ebazpena interesdunei jakinarazteko ahaleginik egin bada ere, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluarekin bat etorriaz saiatu arren, ezin izan da gauzatu jakinarazpena; beraz, lege horren 59.4 artikuluarekin bat etorriaz argitara ematen da iragarki hau.

EBAZTEN DUT:

Ondoko zerrenda honetan agertzen diren interesdunei Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2012ko urriaren 1eko Ebazpenaren berri ematea (urriaren 23ko EHAA, 206. zk.). Ebazpen horren bidez, euskal kultura-ondarea zaindu, aberastu, babestu eta sustatzeko, bai eta hari eragiten dioten hirigintza-plangintzako tresnak sortu eta aldatzeko diru-laguntzak ematen dira.

Interesdunen zerrenda:

– Juan Inazio Hartsuaga Uranga.

– Onintze Oleaga Solaguren.

Ebazpen horren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 26a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

JOSÉ LUIS IPARRAGUIRRE MÚGICA.


Azterketa dokumentala