Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2012ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4961

EDIKTUA, 4/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza-arloko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 4/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: TDG Doman Iberia, S.L.

Abokatua: Maria Eugenia Diez Gonzalez.

Prokuradorea: Gabriel Marcos Rico.

Demandatua: Pilar Alcalde Aranceta.

Gaia: garraioak.

Judizio horretan, epaia eman zen 2012-06-14an, eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

1.– Auzi-ihesean den M.ª Pilar Alcalde Aranzeta andrearen aurka, Gabriel Marcos Rico epeitegietako prokuradoreak ordezkaturik, TDG Doman Iberia, S.L. baltzuak aurkeztutako demanda osorik baiesten dut.

2.– Auzi-jartzaileari honako hauek pagatzera kondenatzen dut M.ª Pilar Alcalde Aranzeta andrea: mila laurehun eta berrogeita bederatzi euro eta laurogeita bost zentimoa (1.449,85).

3.– Demandatuari honako hauek pagatzera kondenatzen dut M.ª Pilar Alcalde Aranzeta andrea: legezko interesa, bi puntutan gehitua, erreklamazio judizialetik hara auzi-jartzaileari ordainketa guztiz egin artekoa.

4.– Sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen dut M.ª Pilar Alcalde Aranzeta andrea.

Pilar Alcalde Aranceta demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoari jarraiki, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, eta epaitegiko iragarki-oholean jartzea.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao, 2012ko uztailaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala