Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2012ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4959

EDIKTUA, finkak inmatrikulatzeko jabari-espediente baten gainean bideratutako 1215/11 zenbakidun prozeduraren ondoriozkoa.

Gasteizko lehen auzialdiko 1. zenbakidun epaitegiko magistratu jauna.

Jakinarazten dut: Gustavo Adolfo Conca Astiz, Jose Miguel Dominguez Jorge, Maria Carmen Dominguez Jorge, Maria Teresa Dominguez Jorge, Ignacio Gutierrez Sola, Maria Del Carmen Izquierdo Suso, Socorro Jorge Villar, Pedro Lopez Garcia eta Angel Ochoa De Eribe Del Val jaun-andreek eskatuta, epaitegi honetan traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari buruzko 1215/11 prozedura bideratu dela, honako finka hauek inmatrikulatzeko:

egitateAK

Lehenengoa.– Eraikinaren deskribapena jabetza-erregistroan.

Gasteizko Zapatari kalean kokaturiko etxea, 24 zenbakia duena. Etxeak 84 metro eta berrogeita hamar zentimetro neurtzen du. Mugakide ditu: eskuinaldetik, hegorako sarreran, 22 zenbakidun etxea, Jerónimo Iglesias jaunarena; ezkerraldetik iparrean 26. zenbakiduna, Ricardo Álavarena; mendebaldetik (aurrez) aipatu kalea, eta ekialdetik, bizkarrez, ur zikinen hodia.

Gasteizko jabetza-erregistroan ageri da erregistraturik: 1218 liburukia, 20. folioa, 273. liburua, eta 11212. finka. Etxearen azken titularra Francisco de Salazar y Elejalde jauna da; salerosketa-eskritura bidez eskuratu zuen 1908ko maiatzaren 15ean, Francisco de Ayala notarioaren aurrean, eta halaxe ageri da finkaren 7. eta azken inskripzioan; horren erakusgarri demanda honetako 2. zenbakidun dokumentu gisa doan erregistro-ziurtagiria.

Bigarrena.– Gaur egungo deskribapena.– Hona hemen etxearen egungo deskribapena:

Gasteizko Zapatari kalean kokaturiko etxea, 18 zenbakia duena. Etxeak 84 metro eta berrogeita hamar zentimetro koadro neurtzen du. Mugakide ditu: eskuinaldetik, hegorako sarreran, 16. zenbakidun etxea, Jerónimo Iglesias jaunarena; ezkerraldetik, iparrean, 20. Zenbakiduna; mendebaldetik (aurrez), aipatu Zapatari kalea, eta ekialdetik, bizkarrez, ur zikinen hodia.

Hiri horretako notario Santiago Méndez Ureñak 2010eko uztailaren 1ean eginiko eskritura bidez (protokolo-zenbakia: 1158 –3. Dokumentua–), lehen deskribatutako etxearen zatiketa egin zen jabetza horizontaleko araubidean, eta etxearen elementu independenteak jarraian adierazten den bezala deskribatu ziren; deskribapenak eta metroak Arabako Foru Aldundiko katastroko ziurtagiri deskribatzaileetan eta grafikoetan ageri dira (aipatu eskriturarekin batera jaso dira).

1.– Lehena. Behe-solairuko eskuineko lokala, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa.

Azalera eraikia 72,80 metro koadrokoa da.

Mugak: aurrez, Zapatari kalea; hondoan, ur zikinen hodia; eskuinaldean, sartuta, Zapatari kaleko 16. zenbakia duen etxea; eta ezkerretara, sartuta, ataria eta etxe eta pisu berean dagoen lokala.

Katastroko erreferentzia.– Katastroko erreferentzia-zenbakia 0059-1011-0177-0019-0001-0010 da.

Kuota: % 10,27.

2.– Bigarrena. Behe-solairuko ezkerreko lokala, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa.

Azalera eraikia 72,54 metro koadrokoa da.

Mugak: aurrez, Zapatari kalea; hondoan, ur zikinen hodia; eskuinaldean, sartuta, ataria, eta etxe eta atari berean dagoen lokala; eta ezkerretara, sartuta, Zapatari kaleko 20. zenbakia duen etxea.

Katastroko erreferentzia.– Katastroko erreferentzia-zenbakia 0059-1011-0177-0019-0001-0009 da.

Kuota: % 10,23.

3.– Hirugarrena. Lehen solairuko eskuineko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa.

Azalera eraikia 75,14 metro koadrokoa da. Korridorea, sukaldea, bainugela eta lau logela ditu.

Mugak: aurrez, Zapatari kalea; hondoan, ur zikinen hodia; eskuinaldean, sartuta, Zapatari kaleko 16. zenbakia duen etxea; eta ezkerretara, sartuta, etxe eta pisu berean ezkerretara dagoen etxebizitza.

Katastroko erreferentzia.– Katastroko erreferentzia-zenbakia 059-1011-0177-0019-0001-0002 da.

Kuota: % 10,62.

4.– Laugarrena. Lehen solairuko ezkerreko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa.

Azalera eraikia 70,98 metro koadrokoa da. Egongela-atondoa, sukaldea, bainugela eta hiru logela ditu.

Mugak: aurrez, Zapatari kalea; hondoan, ur zikinen hodia; eskuinaldean, sartuz, etxe eta atari berean eskuinaldean dagoen etxebizitza; eta ezkerretara, sartuz, Zapatari kaleko 20. zenbakia duen etxea.

Katastroko erreferentzia.– Katastroko erreferentzia-zenbakia 0059-1011-0177-0019-0001-0001 da.

Kuota: % 10,01.

5.– Bosgarrena. Bigarren solairuko eskuineko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa.

Azalera eraikia 64,03 metro koadrokoa da. Korridorea, sukaldea, bainugela eta lau logela ditu.

Mugak: aurrez, Zapatari kalea; hondoan, ur zikinen hodia; eskuinaldean, sartuz, Zapatari kaleko 16. zenbakia duen etxea; eta ezkerretara, sartuz, etxe eta pisu berean ezkerretara dagoen etxebizitza.

Eratxikia: eskailerapeko nitxoa edo txokoa dagokio, sarrera etxebizitzatik bertatik duena, eta gutxi gorabehera 6 metro koadroko azalerakoa.

Katastroko erreferentzia.– Katastroko erreferentzia-zenbakia 0059-1011-0177-0019-0001-0004 da.

Kuota: % 9,03.

6.– Seigarrena. Bigarren solairuko ezkerreko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa.

Azalera eraikia 75,06 metro koadrokoa da. Egongela-atondoa, sukaldea, bainugela eta hiru logela ditu.

Mugak: aurrez, Zapatari kalea; hondoan, ur zikinen hodia; eskuinaldean, sartuz, etxe eta atari berean eskuinaldean dagoen etxebizitza; eta ezkerretara, sartuz, Zapatari kaleko 20. zenbakia duen etxea. Eratxikia: eskailerapeko nitxoa edo txokoa dagokio, gutxi gorabehera 6 metro koadrokoa.

Katastroko erreferentzia.– Katastroko erreferentzia-zenbakia 0059-1011-0177-0019-0001-0003 da.

Kuota: % 10,61.

7.– Zazpigarrena. Hirugarren solairuko eskuineko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa.

Azalera eraikia 63,43 metro koadrokoa da. Korridorea, sukaldea, bainugela eta lau logela ditu.

Mugak: aurrez, Zapatari kalea; hondoan, ur zikinen hodia; eskuinaldean, sartuz, Zapatari kaleko 16. zenbakia duen etxea; eta ezkerretara, sartuz, etxe eta pisu berean ezkerretara dagoen etxebizitza.

Katastroko erreferentzia.– Katastroko erreferentzia-zenbakia 0059-1011-0177-0019-0001-0006 da.

Kuota: % 8,95.

8.– Zortzigarrena. Hirugarren solairuko ezkerreko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa.

Azalera eraikia 74,76 metro koadrokoa da. Sukaldea, korridorea, egongela, bainugela eta lau logela ditu.

Mugak: aurrez, Zapatari kalea; hondoan, ur zikinen hodia; eskuinaldean, sartuz, etxe eta atari berean eskuinaldean dagoen etxebizitza; eta ezkerretara, sartuz, Zapatari kaleko 20. zenbakia duen etxea.

Katastroko erreferentzia.– Katastroko erreferentzia-zenbakia 0059-1011-0177-0019-0001-0005 da.

Kuota: % 10,54.

9.– Bederatzigarrena. Laugarren solairuko eskuineko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa.

Azalera eraikia 67,46 metro koadrokoa da. Korridorea, sukalde-jangela, bainugela, egongela-logela, trastelekua eta hiru logela ditu.

Mugak: aurrez, Zapatari kalea; hondoan, ur zikinen hodia; eskuinaldean, sartuz, Zapatari kaleko 16. zenbakia duen etxea; eta ezkerretara, sartuz, etxe eta pisu berean ezkerretara dagoen etxebizitza.

Katastroko erreferentzia.– Katastroko erreferentzia-zenbakia 0059-1011-0177-00019-0001-0008 da.

Kuota: % 9,51.

10.– Hamargarrena. Laugarren solairuko ezkerreko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa.

Azalera eraikia 72,54 metro koadrokoa da. Korridorea, sukaldea, bainugela eta bost logela ditu.

Mugak: aurrez, Zapatari kalea; hondoan, ur zikinen hodia; eskuinaldean, sartuz, etxe eta atari berean eskuinaldean dagoen etxebizitza; eta ezkerretara, sartuz, Zapatari kaleko 20. zenbakia duen etxea.

Katastroko erreferentzia.– Katastroko erreferentzia-zenbakia 0059-1011-0177-0019-0001-0007 da.

Kuota: % 10,23.

Hirugarrena.– Titularitateak zehaztea.

Eskritura horretan bertan, Gasteizko Zapatari kaleko 18.eko etxea eta horren zatiketa horizontala osatzen duten elementu guztien titular gisa, eta aldeen adostasunez, zatiketaren ondorioz sortutako elementuak honela banatzea erabaki zuten:

– Lehen elementua. Behe-solairuko eskuineko lokala, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa.

Ignacio Gutierrez Sola jauna izango da titularra.

– Bigarren elementua. Behe-solairuko ezkerreko lokala, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa.

María Carmen Izquierdo Suso andrea izango da titularra.

– Hirugarren elementua. Lehen solairuko eskuineko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa.

Ignacio Beiztegui Garcia jauna eta María Gloria Pinto Larrauri andrea izango dira titularrak.

– Laugarren elementua. Lehen solairuko ezkerreko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa.

Ignacio Javier Gutierrez Sola jauna izango da titularra.

– Bosgarren elementua. Bigarren solairuko eskuineko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa.

Teresa Domínguez Jorge andrea, Socorro Jorge Villar andrea, Jose Miguel Domínguez Jorge jauna eta Carmen Domínguez Jorge andrea izango dira titularrak, laurden bana berdin indibisoan.

– Seigarren elementua. Bigarren solairuko ezkerreko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa.

Angel María De Eribe Del Val jauna eta horren emazte Ana M.ª Fernández Amatrian andrea izango dira titularrak.

– Zazpigarren elementua. Hirugarren solairuko eskuineko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa.

Jose Miguel Domínguez Jorge jauna izango da titularra.

– Zortzigarren elementua. Hirugarren solairuko ezkerreko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa.

Ignacio Beiztegui Garcia jauna izango da titularra.

– Bederatzigarren elementua. Laugarren solairuko eskuineko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa.

Gustavo Adolfo Conca Astiz jauna eta Aurora Astiz Garcia andrea izango dira titularrak.

– Hamargarren elementua. Laugarren solairuko ezkerreko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa.

Pedro López De Garcia jauna izango da titularra.

Laugarrena.– Etxea, lokalak eta etxebizitzak osatzen dituzten elementuak bereiz besterendu izan dira titularren artean denboran zehar; hortaz, jabari orokorreko espedientera jotzea erabaki da, gaur egungo titularren alde, etendako segidako traktuari berriro heltzeko. Horrela, gaur egungo elementu bakoitzaren jabari-titularitatearen historia aztertuko da horien guztien erregistroko titular komunera iritsi arte; hau da, Nicanor Del Guayo Urrutia jauna.

Bosgarrena.– Lehen elementuari dagokionez. Behe-solairuko eskuineko lokala, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa, Ignacio Gutierrez Sola jaunarena.

Azaldutakoaren arabera, jabetza horizontala eratzeko eskrituran, 2010eko uztailaren 1ekoan, hiri honetako notario Santiago Méndez Ureña jaunak emandakoan (protokolo-zenbakia: 1158), lehenengo elementua (hiri honetako Zapatari kaleko 18an dagoen etxeko behe-solairuko eskuineko lokal komertziala) Ignacio Gutiérrez Solaren titulartasunpean geratu zen.

Eskritura horretan jasotakoaren arabera, Ignacio Gutiérrez Sola ondoren aipatzen den finkaren jabe gisa agertu da:

Hiri-lurrekoa: behe-solairuko eskuineko lokala (gutxi gorabehera 65 metro koadrokoa), elementu komunetan dagokion partaidetzarekin, honako finka honetan:

Gasteizko Zapatari kaleko 18an dagoen etxea, 84,50 metro koadrokoa. Mugakide ditu: eskuinaldean, hegotik sartuta, kale bereko 16. zenbakia duen etxea, Jerónimo Iglesias jaunarena; ezkerraldean, iparretik, 20. zenbakia duen etxea; aurrez, mendebaldean, aipatu Zapatari kalea; eta, atzealdean, ekialdetik, ur zikinen hodia.

Inskripzioa.– Ez dago inskribaturik.

Katastroko erreferentzia.– Katastroko erreferentzia-zenbakia 0059-1011-0177-0019-0001-0010 da, eskriturari atxikitako agirian jasotakoaren arabera.

Izenburua: Eunak SL merkataritza-enpresarena da, hark salerosketan eskuratua, Gasteizko notario Enrique Arana Cañedo-Argüellesek 2004ko martxoaren 22an baimendutako eskriturari jarraiki (4. dokumentua).

Bestalde, Eunak SL enpresak aipatu etxea eskritura publiko bidez eskuratu zuen, Gasteizko notario Fernando Cano Jiménezen aurrean, 1980ko uztailaren 19an; protokolo-zenbakia: 2625 (5. dokumentua).

Aipatu eskrituran saltzaile ageri dira Juana Del Guayo Urrutia andrea, María Luisa Del Guayo Urrutia andrea, M.ª Pilar Del Guayo Samaniego andrea, Angela Cayetana Del Guayo Urrutia andrea eta Jose M.ª Del Guayo Urrutia jauna.

Saltzaileek notarioaren aurrean agertzen duten jabetza-titulua beren anaia eta osaba Nicanor Del Guayo Urrutia jaunaren jaraunspena banatzeko protokolo-eskritura da, Gasteizko notario Juan Escobar de Achak 1978ko abenduaren 29an baimendua (6. dokumentua).

Seigarrena.– Bigarren elementuari dagokionez. Behe-solairuko ezkerreko lokala, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa, María Carmen Izquierdo Suso andrearena.

Azaldutakoaren arabera, jabetza horizontala eratzeko eskrituran, 2010eko uztailaren 1ekoan, hiri honetako notario Santiago Méndez Ureña jaunak emandakoan (protokolo-zenbakia: 1158), bigarren elementua (hiri honetako Zapatari kaleko 18an dagoen etxeko behe-solairuko ezkerreko lokal komertziala) María del Carmen Izquierdo Susoren titulartasunpean geratu zen.

Aipatu eskrituran jasotakoaren arabera, María Carmen Izquierdo Suso honako finka honen jabe gisa ageri da:

Hiri-lurrekoa: behe-solairuko ezkerreko lokala, gutxi gorabehera 65 metro koadroko azalera erabilgarrikoa, eta 6 metroko fatxada-luzerakoa, adierazitakoaren arabera, elementu komunetan dagokion partaidetzarekin, honako finka honetan:

Gasteizko Zapatari kaleko 18an dagoen etxea, 84,50 metro koadrokoa. Mugakide ditu: eskuinaldean, hegotik sartuta, kale bereko 16. zenbakia duen etxea, Jerónimo Iglesias jaunarena; ezkerraldean, iparretik, 20. zenbakia duen etxea; aurrez, mendebaldean, aipatu Zapatari kalea; eta, atzealdean, ekialdetik, ur zikinen hodia.

Inskripzioa.– Ez dago inskribaturik.

Katastroko erreferentzia.– Katastroko erreferentzia-zenbakia 0059-1011-0177-0019-0001-0009 da, eskriturari atxikitako agirian jasotakoaren arabera.

Kargak: kargarik gabe.

Titulua: bere aita Jesus Izquierdo Atauri jauna hil ondoren oinorde bakarreko instantzia pribatuz dagokio. Instantzia pribatua 2005eko martxoaren 21ekoa da, Arabako Foru Aldundiak 2005eko maiatzaren 4an zigilatua (7. dokumentua).

Bestalde, Jesus Izquierdo Atauri jaunak aipatu higiezina salerosketa-eskritura publiko bidez eskuratu zuen, Gasteizko notario Juan Manuel Rueda Lamana jaunaren aurrean emana 1986ko martxoaren 1ean; protokolo-zenbakia: 761 (8. dokumentua).

Aipatu eskrituran saltzaile ageri dira Juana Del Guayo Urrutia andrea, María Luisa Del Guayo Urrutia andrea, M.ª Pilar Del Guayo Samaniego andrea, eta Angela Cayetana Del Guayo Urrutia andrea. Saltzaileek notarioaren aurrean agertzen duten jabetza-titulua beren anaia eta osaba Nicanor Del Guayo Urrutia jaunaren jaraunspena banatzeko protokolo-eskritura da, Gasteizko notario Juan Escobar de Achak 1978ko abenduaren 29an baimendua (lehendik 6. dokumentuarekin frogatua).

Bestalde, Nicanor del Guayo jaunaren beste oinordekoa, José María del Guayo Urrutia jauna, hil egin zen; hortaz, horren partaidetza bere seme-alabek (Natalio eta Laura Del Guayo Tous) jaso zuten, Palmako notario Bartolomé Torres Serra jaunak 1983ko uztailaren 1ean emandako oinordetza-eskrituraren arabera.

Zazpigarrena.– Hirugarren elementuari dagokionez. Lehen solairuko eskuineko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa, Ignacio Beiztegui Garcia jaunarena eta María Gloria Pinto Larrauri andrearena.

Jabetza horizontala eratzeko eskrituran, 2010eko uztailaren 1ekoan, hiri honetako notario Santiago Méndez Ureña jaunak emandakoan (protokolo-zenbakia: 1158), hirugarren elementua (hiri honetako Zapatari kaleko 18an dagoen etxeko lehenengo solairuko eskuineko etxebizitza) Ignacio Beiztegui Garcia jaunaren eta M.ª Gloria Pinto Larrauri andrearen titulartasunpean geratu zen, irabazpidezko ondasun gisa.

Aipatu eskrituran jasotakoaren arabera, biak honako finkaren jabe ageri dira:

Hiri-lurrekoa: lehen solairuko eskuineko etxebizitza, 63,50 metro koadroko azalera erabilgarrikoa, honakoaren elementu komunetan dagokion partaidetzarekin:

Gasteizko Zapatari kaleko 18an dagoen etxea, 84,50 metro koadrokoa. Mugakide ditu: eskuinaldean, hegotik sartuta, kale bereko 16. zenbakia duen etxea, Jerónimo Iglesias jaunarena; ezkerraldean, iparretik, 20. zenbakia duen etxea; aurrez, mendebaldean, aipatu Zapatari kalea; eta, atzealdean, ekialdetik, ur zikinen hodia.

Inskripzioa.– Ez dago inskribaturik.

Katastroko erreferentzia.– Katastroko erreferentzia-zenbakia 059-1011-0177-0019-0001-0002 da, matrizeari atxikitako agirian jasotakoaren arabera.

Kargak: kargarik gabe.

Titulua: Maria Esther Garcia Ortiz de Urbana andrearena da, salerosketa bitartez, Gasteizko notario Fernando Ramos Alcazar jaunak 1999ko urtarrilaren 19an baimendutako eskrituraren arabera; protokolo-zenbakia: 151 (9. dokumentua).

Aldi berean, saltzaileak bere ama Catalina Ortiz de Urbina Mendoza andrearen oinordetza-esleipen bidez eskuratu zuen, Gasteizko notario Eduardo Arana Abreuk 1984ko urtarrilaren 18an baimendutako eskritura bidez.

Zortzigarrena.– Laugarren elementuari dagokionez. Lehen solairuko ezkerreko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa, Ignacio Javier Gutierrez Solarena.

Jabetza horizontala eratzeko eskrituran, 2010eko uztailaren 1ekoan, hiri honetako notario Santiago Méndez Ureña jaunak emandakoan (protokolo-zenbakia: 1158), laugarren elementua (hiri honetako Zapatari kaleko 18an dagoen etxeko lehen solairuko ezkerreko etxebizitza) Ignacio Gutiérrez Solaren titulartasunpean geratu zen, eta honako finka honen jabe ageri da:

Hiri-lurrekoa: lehen solairuko ezkerreko pisua, katastroaren arabera 70,98 metro koadrokoa, honako honena:

Gasteizko Zapatari kaleko 18an dagoen etxea, 84,50 metro koadrokoa. Mugakide ditu: eskuinaldean, hegotik sartuta, kale bereko 16. zenbakia duen etxea, Jerónimo Iglesias jaunarena; ezkerraldean, iparretik, 20. zenbakia duen etxea; aurrez, mendebaldean, aipatu Zapatari kalea; eta, atzealdean, ekialdetik, ur zikinen hodia.

Inskripzioa.– Ez dago inskribaturik.

Katastroko erreferentzia.– Katastroko erreferentzia-zenbakia 0059-1011-0177-0019-0001-0001 da, eskriturari atxikitako agirian jasotakoaren arabera.

Kargak: Banco de Vasconia SA (gaur egun Banco Popular SA9 bankuaren aldeko hipoteka-karga du, Gasteizko notario Enrique Arana Cañedo-Argüelles jaunak 2004ko martxoaren 22an baimendutako eskrituraren arabera; protokolo-zenbakia: 992 (10. dokumentua).

Titulua: salerosketagatik dagokie Purificación Márquez Astiz andreari eta Javier Díaz Lacalle jaunari eta Aurora Márquez Astiz andreari, Gasteizko notario Alfredo Pérez Ávila jaunak 1997ko martxoaren 21ean baimendutako eskrituraren arabera; protokolo-zenbakia: 1154 (11. dokumentua).

Bestalde, saltzaileek salerosketa bidez eskuratu zuten Bonifacio Fernandez Olano jaunaren eta Margarita Aldecoa Corcostegui andrearegandik, Gasteizko notario José M.ª Segura Zurbano jaunak 1974ko martxoaren 4an baimendutako eskrituraren arabera (12. dokumentua). Eskritura horretan, saltzaileak Nicanor del Guayo Urrutiari egindako salerosketa titulua erakutsi du, notario Manuel Crespo Álvarez jaunak 1959ko ekainaren 25ean emandako eskrituraren arabera. Areago, aipatu ere egin zen segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedientea bideratu zela Gasteizko lehen auzialdiko 1. epaitegian, eta aldeko autoa eman zela 1973ko abenduaren 18an.

Bederatzigarrena.– Bosgarren elementuari dagokionez. Bigarren solairuko eskuineko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18an dagoen etxekoa, Teresa Domínguez Jorge andrearena, Socorro Jorge Villar andrearena, Jose Miguel Domínguez Jorge jaunarena eta Carmen Domínguez Jorge andrearena, laurden bana berdin indibisoan.

Jabetza horizontala eratzeko eskrituran, 2010eko uztailaren 1ekoan, hiri honetako notario Santiago Méndez Ureña jaunak emandakoan (protokolo-zenbakia: 1158), laugarren elementua (hiri honetako Zapatari kaleko 18an dagoen etxeko lehen solairuko ezkerreko etxebizitza) honako finka honen jabe ageri diren jaunen titulartasunpean dago:

Hiri-lurrekoa: bigarren solairuko eskuineko etxebizitza, 40 metro koadro erabilgarri ingurukoa, honako finka honetako elementu komunetan dagokion partaidetzarekin:

Gasteizko Zapatari kaleko 18an dagoen etxea, 84,50 metro koadrokoa. Mugakide ditu: eskuinaldean, hegotik sartuta, kale bereko 16. zenbakia duen etxea, Jerónimo Iglesias jaunarena; ezkerraldean, iparretik, 20. zenbakia duen etxea; aurrez, mendebaldean, aipatu Zapatari kalea; eta, atzealdean, ekialdetik, ur zikinen hodia eta eskuineko etxebizitzak, lehen solairutik hirugarrenera (biak barne), «alforja» izenez ezagunak.

Eratxikia: eskailerapeko nitxoa edo txokoa dagokio, sarrera etxebizitzatik bertatik duena, eta gutxi gorabehera 6 metro koadroko azalerakoa.

Inskripzioa.– Ez dago inskribaturik.

Katastroko erreferentzia.– Katastroko erreferentzia-zenbakia 0059-1011-0177-0019-0001-0004 da, matrizeari atxikitako agirian jasotakoaren arabera.

Kargak: kargarik gabe.

Titulua: horietako bakoitzari laurden indibisoa dagokio, David Barbero Jorgeren oinordetzan egindako esleipenez, Gasteizko notario Fernando Ramos Alcázar jaunak 2008ko azaroaren 20an baimendutako eskrituraren arabera; protokolo-zenbakia: 2750 (13. dokumentua).

Hamargarrena.– Seigarren elementuari dagokionez. Bigarren solairuko ezkerreko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa, Angel María De Eribe Del Val jaunarena eta horren emazte Ana M.ª Fernandez Amatriain andrearena.

Jabetza horizontala eratzeko eskrituran, 2010eko uztailaren 1ekoan, hiri honetako notario Santiago Méndez Ureña jaunak emandakoan (protokolo-zenbatekoa 1158), laugarren elementua (hiri honetako Zapatari kaleko 18an dagoen etxeko lehen solairuko ezkerreko etxebizitza) honako finka honen jabe ageri diren jaunen titulartasunpean dago:

Hiri-lurrekoa: bigarren solairuko ezkerreko etxebizitza, eta eskailerapeko nitxoa edo txokoa, 75,06 metro koadro erabilgarri ingurukoa, ondoren aipatzen den finkako elementu komunetan dagokion partaidetzarekin:

Gasteizko Zapatari kaleko 18an dagoen etxea, 84,50 metro koadrokoa. Mugakide ditu: eskuinaldean, hegotik sartuta, kale bereko 16. zenbakia duen etxea, Jerónimo Iglesias jaunarena; ezkerraldean, iparretik, 20. zenbakia duen etxea; aurrez, mendebaldean, aipatu Zapatari kalea; eta, atzealdean, ekialdetik, ur zikinen hodia.

Eratxikia: eskailerapeko nitxoa edo txokoa dagokio, gutxi gorabehera 6 metro koadrokoa.

Inskripzioa.– Ez dago inskribaturik.

Katastroko erreferentzia.– Katastroko erreferentzia-zenbakia 0059-1011-0177-0019-0001-0003 da, matrizeari atxikitako agirian jasotakoaren arabera.

Kargak: kargarik gabe.

Titulua: irabazpidez dagokio, 2000. urteko urtarrilaren 14an egindako salerosketagatik, Gasteizkoa izan zen notario Ana Isabel Jaurrieta Alegria andreak emandako eskrituran; protokolo-zenbakia: 23 (14. dokumentua).

Aurreko elementu publikoaren saltzaileak, Claudia Zabalandicoechea Ibargüen andreak, bere jabetzapekoa zuen osorik esleipenez besterendutako etxebizitza. Esleipen bidezko besterentzea Nicanor Del Guayo Urrutia hil zenean egin zen, jaraunspena eta legatua onartuz, eta testamentu-eragiketak onartuz eta protokolizatuz egindako eskritura publikoaren arabera, Gasteizko notario Juan Escobar de Acha jaunaren aurrean emanda 1978ko abenduaren 29an (protokolo-zenbakia: 9323). Aipatu eskritura 6. dokumentu gisa atxiki dugu.

Hamaikagarrena.– Zazpigarren elementuari dagokionez. Hirugarren solairuko eskuineko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa, Jose Miguel Domínguez Jorgerena.

Jabetza horizontala eratzeko eskrituran, 2010eko uztailaren 1ekoan, hiri honetako notario Santiago Méndez Ureña jaunak emandakoan (protokolo-zenbakia: 1158), laugarren elementua (hiri honetako Zapatari kaleko 18an dagoen etxeko lehen solairuko ezkerreko etxebizitza) honako finka honen jabe ageri den jaunaren titulartasunpean geratu zen:

Hiri-lurrekoa: Hirugarren solairuko eskuineko etxebizitza, 84,50 metro koadro erabilgarri ingurukoa, ondoren aipatzen den finkako elementu komunetan dagokion partaidetzarekin:

Gasteizko Zapatari kaleko 18an dagoen etxea, 84,50 metro koadrokoa. Mugakide ditu: eskuinaldean, hegotik sartuta, kale bereko 16. zenbakia duen etxea, Jerónimo Iglesias jaunarena; ezkerraldean, iparretik, 20. zenbakia duen etxea; aurrez, mendebaldean, aipatu Zapatari kalea; eta, atzealdean, ekialdetik, ur zikinen hodia.

Inskripzioa.– Ez dago inskribaturik.

Katastroko erreferentzia.– Katastroko erreferentzia-zenbakia 0059-1011-0177-0019-0001-0006 da, matrizeari atxikitako agirian jasotakoaren arabera.

Kargak: Kargarik gabe.

Titulua: David Barbero Jorge jaunaren oinordetzan esleipena dagokie, Gasteizko notario Fernando Ramos Alcázar jaunak 2008ko azaroaren 20an baimendutako eskrituraren arabera; protokolo-zenbakia: 2750 (13. dokumentua).

Hamabigarrena.– Zortzigarren elementuari dagokionez. Hirugarren solairuko ezkerreko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa, Ignacio Beiztegui Garcia jaunarena.

Jabetza horizontala eratzeko eskrituran, 2010eko uztailaren 1ekoan, hiri honetako notario Santiago Méndez Ureña jaunak emandakoan (protokolo-zenbakia: 1158), laugarren elementua (hiri honetako Zapatari kaleko 18an dagoen etxeko lehen solairuko ezkerreko etxebizitza) honako finka honen jabe ageri den jaunen titulartasunpean geratu zen:

Hiri-lurrekoa. Hirugarren solairuko ezkerreko etxebizitza, ondoren aipatzen den finkako elementu komunetan dagokion partaidetzarekin:

Gasteizko Zapatari kaleko 18an dagoen etxea, 84,50 metro koadrokoa. Mugakide ditu: eskuinaldean, hegotik sartuta, kale bereko 16. zenbakia duen etxea, Jerónimo Iglesias jaunarena; ezkerraldean, iparretik, 20. zenbakia duen etxea; aurrez, mendebaldean, aipatu Zapatari kalea; eta, atzealdean, ekialdetik, ur zikinen hodia.

Inskripzioa.– Ez dago inskribaturik.

Katastroko erreferentzia.– Katastroko erreferentzia-zenbakia 0059-1011-0177-0019-0001-0005 da, matrizeari atxikitako agirian jasotakoaren arabera.

Kargak: Kargarik gabe.

Titulua: pribatiboki dagokie Fermín Beistegui Abasolo jaunaren eta M.ª Blanca García Alejandre andrearen jaraunspeneko esleipenagatik, Gasteizko notario Francisco Uribarren Eguiluz jaunak 1986ko azaroaren 17an baimendutako eskrituraren arabera; protokolo-zenbakia: 1617 (15. dokumentua).

Notaritza-tresna horretan, hildakoak jabeak zirela ageri da, Nicanor Del Guayo Urrutia jaunari egindako erosketa jasotzen duen tituluaren arabera, notario Manuel Crepo Álvarez jaunak 1959ko ekainaren 31n emandako eskrituraren arabera.

Hamahirugarrena.– Bederatzigarren elementuari dagokionez. Laugarren solairuko eskuineko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa, Gustavo Adolfo Conca Astiz jaunarena eta Aurora Astiz Garcia andrearena.

Jabetza horizontala eratzeko eskrituran, 2010eko uztailaren 1ekoan, hiri honetako notario Santiago Méndez Ureña jaunak emandakoan (protokolo-zenbakia: 1158), laugarren elementua (hiri honetako Zapatari kaleko 18an dagoen etxeko lehen solairuko ezkerreko etxebizitza) aipatu jaun-andreen titulartasunpekoak dira; horietako lehenak ondoren aipatzen den finkaren ehuneko ehunaren jabetza soila du, eta bigarrenak ehuneko ehunaren gozamena:

Hiri-lurrekoa. Laugarren solairuko eskuineko etxebizitza, 84,50 metro koadrokoa, honakoaren elementu komunetan dagokion partaidetzarekin:

Gasteizko Zapatari kaleko 18an dagoen etxea, 84,50 metro koadrokoa. Mugakide ditu: eskuinaldean, hegotik sartuta, kale bereko 16. zenbakia duen etxea, Jerónimo Iglesias jaunarena; ezkerraldean, iparretik, 20. zenbakia duen etxea; aurrez, mendebaldean, aipatu Zapatari kalea; eta, atzealdean, ekialdetik, ur zikinen hodia.

Inskripzioa.– Ez dago inskribaturik.

Katastroko erreferentzia.– Katastroko erreferentzia-zenbakia 0059-1011-0177-00019-0001-0008 da, matrizeari atxikitako agirian jasotakoaren arabera.

Kargak: Kargarik gabe.

Titulua: beren gurasoen dohaintzaz dagokie, Gasteizko notario Manuel María Rueda Lamana jaunak 1991ko ekainaren 24an baimendutako eskritura bidez; protokolo-zenbakia: 1146 (16. dokumentua). Eskriturari Jose Antonio Conca Delgado jaunaren heriotza-ziurtagiria gehitu zaio, eta, hortaz, gozamenaren iraungitzea eskatzen da, zeina, oso-osorik, Aurora Astiz Garcia andrearen eskuetan geratu den.

Aurora Astiz Garcia andreak eta bere senarrak, berriz, Nicanor Del Guayo Urrutia jaunari erosi zioten, notario Manuel Crespo Álvarez jaunak 1959ko ekainaren 30ean emandako eskrituraren arabera.

Hamalaugarrena.– Hamargarren elementuari dagokionez. Laugarren solairuko ezkerreko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa. Pedro López De Garcia jauna izango da titularra.

Jabetza horizontala eratzeko eskrituran, 2010eko uztailaren 1ekoan, hiri honetako Santiago Méndez Ureña jaunak emandakoan (protokolo-zenbakia: 1158), laugarren elementua (hiri honetako Zapatari kaleko 18an dagoen etxeko lehen solairuko ezkerreko etxebizitza) honako finka honen jabe ageri den jaunaren titulartasunpean geratu zen:

Hiri-lurrekoa. Laugarren solairuko ezkerreko etxebizitza, 72,54 metro koadrokoa, honakoaren elementu komunetan dagokion partaidetzarekin:

Gasteizko Zapatari kaleko 18an dagoen etxea, 84,50 metro koadrokoa. Mugakide ditu: eskuinaldean, hegotik sartuta, kale bereko 16. zenbakia duen etxea, Jerónimo Iglesias jaunarena; ezkerraldean, iparretik, 20. zenbakia duen etxea; aurrez, mendebaldean, aipatu Zapatari kalea; eta, atzealdean, ekialdetik, ur zikinen hodia.

Inskripzioa.– Ez dago inskribaturik.

Katastroko erreferentzia.– Katastroko erreferentzia-zenbakia 0059-1011-0177-0019-0001-0007 da, matrizeari atxikitako agirian jasotakoaren arabera.

Kargak: Kargarik gabe.

Titulua: Agustina Garcia Alejandre andreari dagokio, salerosketa bidez, Gasteizko notario Manuel M.ª Rueda Lamana jaunak 1997ko urriaren 11n emandako eskrituraren arabera; protokolo-zenbakia 1735 (17. dokumentua).

Halaber, saltzaileak, titulu gisa, Nicanor Del Guayo Urrutia jaunari 1959ko uztailaren 4an egindako salerosketaren agiria agertu du, zeina Manuel Crespo Álvarez Gasteizko notario jauna izandakoak baimendu baitzuen eskritura bidez.

Hamabosgarrena.– Aurretik deskribatu den moduan, etxebizitzaren elementuen besterentze ugariek Nicanor Del Guayo Urrutia jaunaren figuran egiten dute bat. Hori dela-eta, jarraian, gizon hori erregistroko azken titularrarekin lotzen dituen lotura guztiak adierazi eta egiaztatuko ditugu jarraian.

Nicanor Del Guayo Urrutia jauna zendu ostean, jaraunspena eta legatua onartzeko eta testamentuko eragiketak onetsi eta protokoloan jasotzeko eskritura (6. dokumentu gisa erantsia) eman zen 1978ko abenduaren 29an, Gasteizko notario Juan Escobar de Acha jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 9323). Bertan honako hau dago jasota: Nicanor del Guayo Urrutia bilakatuko zela etxebizitzaren jabe, bere emazte Juana Ascensión Fernández y Salazar andrea zendu ostean. Hori ondorioztatzen da 1953ko apirilaren 15eko datarekin Gasteiz hiriko abokatu, Eskubide Errealen kitatzaile eta Jabetza Erregistratzaile jaunei helarazitako instantzian, eta Eskubide Errealen Gaineko Zerga ordaindu zuela Gasteizko Bulego Likidatzailean, 1953ko maiatzaren 4an, Erregistroan inskribatu gabe egonik. Ikus, horri dagokionez, 6. dokumentuko 0428024 orrialdea.

Gaur egun, Arabako Jabetza Erregistroko eta Arabako Foru Aldundiko agiri publikoetan ez dago datu bat bera ere, aipatutako jaraunsle bakar izendatzeko instantziaren ingurukoa; alabaina, eskubide errealen kitapena egiaztatu egin da 18. 19. eta 20. dokumentu gisa erantsi ditugun hiru ziurtagirien bidez.

Ziurtagiri horietan ikus daitekeen moduan, Nicanor jaunak bere emaztearen jaraunspen osoarengatiko zerga kitatu zuen. Horri gehituz gero espediente honek xedetzat duen higiezina agiri pribatu baten bidez eskuratu zuela, bere emaztearen jaraunsle bakarra bera zela egiaztatu dugu. Eta hori bera berresten du aipatutako Juana Ascensión Fernández Salazar andreak 1945eko otsailaren 12an Gasteiz hiriko notario Gregorio Altube e Izaga jaunaren aurrean emandako testamentuaren kopia baimenduak (21. dokumentua).

Aipatu testamentuan adierazten du Aurelio Fernández jaunaren eta María Jesús Salazar andrearen alaba dela (hilik daude biak); behin ezkondu zela, Nicanor del Guayo Urrutia jaunarekin, eta ez zutela seme-alabarik izan; hortaz, senarraren nahiaren mende utzi zituen albazeatzaren berezko ahalmen guztiak, eta bere ondasun guztien jaraunsle unibertsal izendatu zuen senarra.

Hamaseigarrena.– Bere aldetik, Juana-Ascensión Fernández Salazar andreak bere guraso (Aurelio Fernández Corcuera eta María Jesús Salazar Ochoa de Aloiza) izandakoen higiezin hau eskuratu zuen biak zendu zirenean, dokumentu bidez jasota egon ez arren, garai hartako arrazoi soziologiko eta kulturalak zirela eta. Hantxe bizi izan zen jabe gisa zendu zen arte, ondoren finka hori alargunaren jabetzara pasa zelarik.

Hamazazpigarrena.– Azkenean, María Jesús Salazar Ochoa de Aloiza andrea bilakatu zen etxearen jabe: zatitu gabeko erdi bat jaso zuen aitarengandik, Francisco Salazar Elejalde jaunarengandik, testamentuaren hobekuntzari jarraiki. Aita da, hain zuzen, erregistroko azken titularra, eskaera honen lehenengo atalean adierazi dugun moduan, eta bera izango zen etxearen jabe hil arte; hala eta guztiz ere, bere legatua testamentuan jasota utzi zuen, 1918ko uztailaren 26an Gasteizen emana Francisco de Ayala notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 392). Testamentuaren kopia baimendua erantsi dugu 22. dokumentu gisa. Zatitu gabeko beste erdia amak, Manuela Ochoa De Alazia Avechuchok, egindako testamentuko hobekuntzen ondorioz jaso zuen, 1918ko uztailaren 26an notario beraren aurrean (protokoloaren hurrengo zenbakiarekin) emandako testamentuan jasota dagoen legez. Dokumentu hori 23. dokumentuan erantsi dugu.

Hemezortzigarrena.– Katastroko egoera. Hiriko katastroan inskribatuta daude nire ahaldunen izenean, eta halaxe egiaztatzen dute ziurtagiri deskriptibo eta grafikoek, zeinak 2010eko uztailaren 1ean hiri honetako notario Santiago Méndez Ureña jaunak (protokolo-zenbakia: 1158) emandako eskrituran jasota baitauden. 3. dokumentu gisa erantsi dira.

Hemeretzigarrena.– Jabetzaren egoera.– Finkan ez dago ez errentaririk ez hartzailerik, nire mandatugilea baita etxearen jabe.

Hogeigarrena.– Kargak.– Kargarik gabe daude, erantsi den erregistroko ziurtagiritik ondorioztatzen denez.

Hala ere, gogoan izan behar da laugarren elementua (1. etxebizitza) Banco de Vasconia SA (gaur egun Banco Popular SA) bankuaren aldeko hipoteka-karga duela, Gasteizko notario Enrique Arana Cañedo-Argüelles jaunak 2004ko martxoaren 22an baimendutako eskrituraren arabera (protokolo-zenbakia: 992).

– Lehen elementua. Behe-solairuko eskuineko lokala, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa, Ignacio Gutierrez Sola jaunaren alde.

– Bigarren elementua. Behe-solairuko ezkerreko lokala, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa, María Carmen Izquierdo Suso andrearen alde.

– Hirugarren elementua. Lehen solairuko eskuineko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakia duen etxekoa, Ignacio Beiztegui Garcia jaunaren eta María Gloria Pinto Larrauri andrearen alde (irabazpidezkoa azken horrentzat).

– Laugarren elementua. Lehen solairuko ezkerreko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa, Ignacio Javier Gutierrez Sola jaunaren alde.

– Bosgarren elementua. Bigarren solairuko eskuineko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18an dagoen etxekoa, Teresa Domínguez Jorge andrearena, Socorro Jorge Villar andrearena, Jose Miguel Domínguez Jorge jaunarena eta Carmen Domínguez Jorge andrearen alde, laurden bana berdin indibisoan.

– Seigarren elementua. Bigarren solairuko ezkerreko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa, Angel María De Eribe Del Val jaunaren eta horren emazte Ana Mª Fernandez Amatriain andrearen alde (irabazpidezkoa azken horrentzat).

– Zazpigarren elementua. Hirugarren solairuko eskuineko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa, Jose Miguel Domínguez Jorge jaunaren alde.

– Zortzigarren elementua. Hirugarren solairuko ezkerreko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa, Ignacio Beiztegui Garcia jaunaren alde.

– Bederatzigarren elementua. Laugarren solairuko eskuineko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa, Gustavo Adolfo Conca Astiz jaunaren eta Aurora Astiz Garcia andrearen alde.

– Hamargarren elementua. Laugarren solairuko ezkerreko etxebizitza, Gasteizko Zapatari kaleko 18. zenbakian dagoen etxekoa, Pedro López de Garcia jaunaren alde.

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 3a.

IDAZKARIA


Azterketa dokumentala