Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2012ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4958

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1/12 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Beroil, S.L.

Abokatua: Gema Sainz Alonso.

Prokuradorea: Apalategui.

Demandatua: Jose Tomas Garcia Antolin.

Gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman zen 2012ko irailaren 14an, eta hau da epaitza:

EPAITZA

Apalategui Carasa prokuradoreak Beroil, S.L. sozietatearen izenean aurkeztutako demanda osorik baiesten dut, auzi-ihesean den Jose Tomas Garcia Antolinen aurkakoa. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut 950,10 euro eta demanda aurkeztu denetik sortutako legezko interesak ordaintzera. Alderdi demandatuari ezartzen zaizkio berariaz prozesuko kostuak.

Ebazpen honen ziurtagiria egin behar da, auto nagusiei eransteko, eta eraman bedi jatorrizkoa epaitegi honen epaien liburura.

Jakinarazi bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi horren aurka ezin denez errekurtsorik jarri, irmoa dela.

Eta epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut. Bestalde, epai honen testigantza bat emango da, autoekin batera jartzeko.

Jose Tomas Garcia Antolin demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen honen aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2012ko irailaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala