Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2012ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4957

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 757/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Zenbateko bat erreklamatzea dela-eta, Agustin Beitia Elosteguiren eta Lorenzo Matesanz Hernandezen aurka, Mari Montaña Moran Martinek, Nuria Moran Crespok eta Valeriano Moran Crespok eskatuta, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) bideratutako 757/11 prozedura arrunetan epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:

124/12 EPAIA

Epailea: Marina Ruiz Gomez.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamabiko uztailaren laua.

Alderdi demandatzailea: Nuria Moran Crespo eta Valeriano Moran Crespo.

Abokatua: Rubén Seco Manso.

Prokuradorea: Maria Begoña Ferrero Pereira.

Alderdi demandatzailea: Mari Montaña Moran Martín.

Abokatua: Roberto Damas García.

Prokuradorea: Maria Begoña Ferrero Pereira.

Alderdi demandatua: Agustin Beitia Elostegui eta Lorenzo Matesanz Hernandez.

EPAITZA

Agustín Beitia Eloseguiren eta Lorenzo Matesanz Hernándezen aurka, eta Valeriano Moran Crespo, Nuria Moran Crespo eta Maria Montaña Moran Martín jaun-adreen izenean Ferrero Pereira prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut, eta honako erabaki hauek hartzen ditut.

1.– Deklarazten dut 8. zenbakiko elementua: solairu behineneko ezkerreko etxebizitzak –edo ezkerreko behinenak– osatzen du elementu hori. Berrogeita hamabi metro eta laurogei dezimetrokoa da gutxi gora-beherako azalera erabilgarria. Banatzeko era: atondoa, korridorea, sukaldea, jangela, logela bi eta komuna. Eraikinaren ataritik du sarrera, eta korridorean ate propioa eta eskailera baino lehen banaketa-gunea duela kontuan izanda; mugakideak: aurrean –hegoaldea- aipatutako korridorea, solairu bereko eskuineko etxebizitza; sakonean –iparraldea- Beitiaren eta Matesanzen lurrak, sartu eta eskuinean –ekidalea- Yague jeneralaren kalea; eta aipatu etxebizitza, eta ezkerretara –mendebaldean– eskaileraren hutsunea eta argi-patioa. Carlos VII Kale Nagusiko (Sestao) etxe laukoitzaren zati bat da, Sestaon egite-bidean dagoen plazaren aldean, eta oraindik ere Gobernu zenbakirik ez duela (gaur 55. zenbakia). Inskripzioa.– Barakaldoko jabetza erregistroan inskribatuta (1. inskripzioa, 88. liburuko 394. liburukia, 31. orria, 6607 zenbakiko finka). Ez dago zenduen izenean inskribatuta, nahiz eta katastroko ziurtagiria Claudio Moran Cáceres zenduaren izenean egon, zein bere emaztearekin eta semeetatik birekin bizi baitzen etxebizitza horretan 30 urtetik gora, eta horren lekuko izan dira erkidegoko bizilagunik gehienak. Katastro-erref.: U 0130881 P zk., 01561010 partzela, honako demandatzaile hauena dena: Valeriano Morán Crespo, Nuria Morán Crespo eta. M.ª Montaña Morán, % 41,66ko portzentajean Valeriano eta Nuria Morán Crespo, eta % 16,66koan M.ª Montaña Morán Martín.

2.– Aipatu erregistro-finkari dagokionez, Agustín Beitiaren eta Lorenzo Matesanzen aldeko inskripzioa ezeztatzeko agintzea; izan nere, jabari-eskubidea Valeriano Moran Cresporen, Nuria Moran Cresporen eta María Montaña Moran Martínen alde inskribatu beharko da, portzentaje hauetan: Valeriano Moran Crespo, doña Nuria Moran Crespo eta doña María Montaña Moran Martín % 41,66an, eta María Montaña Moran Martín % 16,66an.

Ez da hartzen prozesuen kostuak berariaz ezartzeko erabakirik.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarrita (PZLb 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu kontuan kontsignatu beharko da. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4690.0000.04.0757.11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Agustin Beitia Elosteguiren jaraunsle edo jaraunspen jasogabe demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urriaren lauan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala