Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2012ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
4954

EBAZPENA, 2012ko urriaren 16koa, HABEko zuzendari nagusiarena, udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei, udal titularitateko euskaltegi publikoei, 2011-2012 ikasturtean euskara-ikastaroengatik esleitutako diru-laguntzak argitara ematen dituena.

2011ko azaroaren 2ko EHAAn argitaratu zen udalen edo udal erakundeen menpeko euskaltegiei eta udal titularitateko euskaltegi publikoei 2011-2012 ikasturteko diru laguntzak emateko baldintzak ezartzen dituen HABEko zuzendari nagusiaren 2011ko urriaren 10eko Ebazpena.

Aipatu ebazpenaren 6.3 artikuluak dioenez, diru-laguntzak esleitzen dituen ebazpenaren berri onuradun bakoitzari emateaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira emandako diru-laguntzak eta horien onuradunak.

Horiek horrela izanda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– HABEko zuzendari nagusiaren 2011ko urriaren 10eko Ebazpenaren babesean esleitutako diru-laguntzak eta hauen onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Donostia, 2012ko urriaren 16a.

HABEko zuzendari nagusia,

JOSEBA IÑAKI URIBE BURGOA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala