Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2012ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
4953

EBAZPENA, 2012ko urriaren 15ekoa, Turismoko zuzendariarena. Honen bidez argitara ematen da Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren itzalpean eman diren laguntzen enpresa onuradunen zerrenda. Agindu horrek turismo-sektorean kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketarako sistema egiaztagarriak ezartzeko laguntzen programa arautzen du, eta 2012. urterako deialdia Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2012ko martxoaren 8ko Ebazpenaren bidez egin da.

Turismoko zuzendariak laguntzetarako proposamenak ebatzi ditu eta ebazpenak interesdunei jakinarazi zaizkie. Hori dela bide, laguntza hauek arautzen dituen Aginduko 13. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduan jasotzen diren laguntzen enpresa onuradunen zerrenda argitaratzea. Agindu horrek turismo-sektorean kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketarako sistema egiaztagarriak ezartzeko laguntzen programa arautzen du, eta 2012. urterako deialdia Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen 2012ko martxoaren 8ko Ebazpenaren bidez egin da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 15a.

Turismoko zuzendaria,

Isabel Muela López.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala