Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2012ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4950

EBAZPENA, 2012ko urriaren 22koa, Giza Eskubideen zuzendariarena. Honen bidez argitara ematen da Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko martxoaren 7ko Aginduaren babespean emandako diru-laguntzaren eta jasotako diru-kopuruen onuradunen zerrenda (aipatutako aginduak arautu egiten ditu Euskadin Giza Eskubideen, Bizikidetasun demokratikoaren eta Indarkeria Deslegitimizatzearen aldeko proiektuak garatzen dituzten erakunde eta gizarte-mugimenduentzako diru-laguntzak, 2012ko ekitaldian aplikatzeko).

Ikusita geratu da Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko martxoaren 7ko Agindua, Euskadin Giza Eskubideen, Bizikidetasun Demokratikoaren eta Indarkeria Deslegitimizatzearen aldeko jarduerak garatutako bakearen aldeko heziketa-arloko programak eta ekimenak arautzen dituena (2012ko martxoaren 28ko EHAA, 64. zk.).

Kontuan hartuta Giza Eskubideen zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, 2012ko martxoaren 7ko Aginduaren 11.4 artikulua betez.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honetako I. eranskinean jaso bezala, Justizia, Justizia eta Herri Administraziokoko sailburuaren 2012ko martxoaren 7ko Aginduaren arabera 2012ko ekitaldiko diru-laguntzen eta onuradunen zerrenda argitaratzea (agindu horren bidez, Euskadin Giza Eskubideen, Bizikidetasun Demokratikoaren eta Indarkeria Deslegitimizatzea aldeko jarduerak garatzen dituzten erakunde eta gizarte-mugimenduei laguntzak emateko deialdia ekonomikoki laguntzeko diru-laguntzetarako deialdia egin zen).

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 22a.

Giza Eskubideen zuzendaria,

INÉS IBÁÑEZ DE MAEZTU IZAGUIRRE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala