Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2012ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4947

EBAZPENA, 2012ko urriaren 24koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, honako ebazpen honetako hutsak zuzentzeko dena: «Ebazpena, 2012ko urriaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, aditzera ematen dira Itsas nabigazioa, arrantza eta garraioko Goi-mailako Teknikarien kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan hautatu diren pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrendak (2008ko enplegu publikoaren eskaintza)».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

2012ko urriaren 19ko EHAAren 204. zenbakian argitaratutako honako ebazpen honetan aipatu bezalako hutsak atzeman dira: Ebazpena, 2012ko urriaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena; honen bidez, aditzera ematen dira Itsas nabigazioa, arrantza eta garraioko Goi-mailako Teknikarien kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan hautatu diren pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrendak (2008ko enplegu publikoaren eskaintza). Hortaz, zuzendu egiten dira halako hutsak:

– Ebazpenaren tituluan, 2012/4635 (3/1) orrialdean, honela dio:

«Itsas Nabigazio, Arrantza eta Garraioko Goi-mailako Teknikarien kidegoan».

Baina honela esan behar du:

«Laguntzaile Teknikoen kidegoko Itsas Nabigazio, Arrantza eta Garraioko Goi-mailako Teknikarien aukeran».

– 3. paragrafoan, 2012/4635 orrialdean (3/1), honela dio:

«Itsas Nabigazio, Arrantza eta Garraioko Goi-mailako Teknikarien kidegoan».

Baina honela esan behar du:

«Laguntzaile Teknikoen kidegoko Itsas Nabigazio, Arrantza eta Garraioko Goi-mailako Teknikarien aukeran».

– Ebazpenaren lehenengo artikuluan, 2012/4635 (3/1) orrialdean, honela dio:

«Itsas Nabigazio, Arrantza eta Garraioko Goi-mailako Teknikarien kidegoan».

Baina honela esan behar du:

«Laguntzaile Teknikoen kidegoko Itsas Nabigazio, Arrantza eta Garraioko Goi-mailako Teknikarien aukeran».

– I. eranskinaren tituluan, 2012/4635 (3/3) orrialdean, hau dio:

«ITSAS NABIGAZIO, ARRANTZA ETA GARRAIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN HAUTATUTAKOEN ETA ESLEITUKO DIREN LANPOSTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK».

Baina honela esan behar du:

«LAGUNTZAILE TEKNIKOEN KIDEGOKO ITSAS NABIGAZIO, ARRANTZA ETA GARRAIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN AUKERA: HAUTATUTAKOEN ETA ESLEITUKO DIREN LANPOSTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDAK».

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 24a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

Maria encarnación echazarra huguet.


Azterketa dokumentala