Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2012ko azaroaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
4942

EDIKTUA, 440/2009 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epai irmoa argitaratzeari buruzkoa. Horren bidez, baliorik gabe uzten dira, Erlijio Irakaskuntzari dagokionean, Batxilergoko curriculuma ezarri eta Euskal Autonomia Erkidegoan jartzen duen otsailaren 3ko 23/2009 Dekretuaren xedapen gehigarria, 14.1 artikulua eta I. eranskina.

Jakinarazten da 440/2009 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan –Bilboko Kristau Eskola Elkartearen, Eliza Katolikoa-Bilboko Elizbarrutiaren, Eliza Katolikoa-Donostiako Elizbarrutiaren eta Eliza Katolikoa-Gasteizko Elizbarrutiaren ordezkaritza prozesalak otsailaren 3ko 23/2009 Dekretuaren aurka (1009ko otsailaren 27ko EHAA, 41. zk.), zeinaren bidez Batxilergoko curriculuma ezarri eta Euskal Autonomia Erkidegoan jartzen baita–, 2012ko uztailaren 20an Epaia eman zuela Auzitegi Gorenaren Hirugarren Salak; epai hori irmoa da, eta ondoko hau erabaki da epaitzan:

Erlijio Irakaskuntzari dagokionean, xedapen gehigarria, 14.1 artikulua eta I. eranskina zuzenbidearekin bat ez datozela adierazten da eta baliorik gabe uzten dira.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 107. artikuluan xedatutakoa betez, hau jakinarazten da, denek horren berri izan dezaten.

Bilbao, 2012ko urriaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala