Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2012ko urriaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4797

EBAZPENA, 2012ko uztailaren 26koa, Ekonomia eta Ogasun Saileko Zerbitzu zuzendariarena. Honen bidez, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren esku uzten da Ekonomia eta Ogasun Sailaren menpeko administrazio-zentroak 2013 eta 2014an gasez hornitzeko kontratazioa.

Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio kudeaketa zuzeneko eraikinetan orokorrean erabili behar diren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzari egozten zaizkion gai eta zerbitzuak kontratatzea. Izan ere, halaxe dago ezarrita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. Kapituluan eta lehen xedapen gehigarrian eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 18.e) artikuluan.

472/2009 Dekretuaren 18.a) artikuluak ere Zuzendaritza horri egozten dio era zentralizatuan eskuratu behar diren ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko prozedurak garatzea.

Gaur egun uste da zerbitzuen kudeaketa hobetzen eta gastu publikoa arrazionalizatzen laguntzen duela Baliabide Orokorren eskumenekoak diren eta modu zentralizatuan kudeatzen diren eraikinen, Justizia eta Herri Administrazio Saileko gainerako eraikinen eta Eusko Jaurlaritzako gainerako sailetako eta haren erakunde autonomoetako eraikinen gas-hornidura modu zentralizatuan kontratatzeak.

136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenak kudeaketa zentralizatua ez duten bestelako eraikinetara zabaltzea ahalbidetzen du. Hitzarmenen, administrazio-klausula berezien pleguetako berariazko aurreikuspenen edo Herri-administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak jasotzen dituen formulen arabera gauzatzen da zabaltze hori.

Eremu hori gasez hornitzeko kontratua modu zentralizatuan burutzeko formula egokia da azaroaren 26ko 30/1992 Legeak –Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio-prozedura Erkideari buruzkoak– 13.1 artikuluan eskumenak eskuordetzeko aurreikusten duena. Honela xedatzen da bertan:

«1.– Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Horregatik, 472/2009 Dekretuaren 4.2.c) artikuluak kontratazio-arloan Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari ematen dizkion eskumenei jarraiki, eta Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura eta zereginak finkatzen dituen urriaren 20ko 568/2009 Dekretuaren 4.2 artikuluan ezarritakoa kontuan izanda, Zerbitzu zuzendariak baliatuko ditu Ekonomia eta Ogasun Saileko kontratazio-organoaren ahalmenak, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 1.000.000 eurora artekoa duten kontratu eta hitzarmenen kasuan, betiere, eskumen hori beste organo bati berariaz eman ez bazaio.

EBAZTEN DUT:

I.– Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren esku uztea Eranskinean adierazten diren eraikinak 2013. eta 2014. urteetan gasez hornitzeko kontratazioa.

Eskuordetzea Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak jasotzen dituen eta kontratuari ezartzeko diren gaietara zabalduko da.

– Kontratuaren prestakuntza (II. Liburua).

– Kontratuaren esleipena (III. Liburua, I. Titulua, I. Kapitulua).

– Administrazioaren eskumenak, aldaketa, iraungitze, lagatze eta azpikontrataziorako IV. Liburuko, I. Tituluko, I. Kapituluan oro har aurreikusten direnak, eta hornidura-kontratuetarako IV. Liburuko, II. Tituluko IV. Kapituluan berariaz aurreikusten direnak.

– Kontratuaren formalizazioa (III. Liburua, I. Titulua, I. Kapitulua).

II.– Eskumena ematen duen organoaren baitan jarraituko dute kontratazio-organoari dagozkion gainerako eskumenek, eta, bereziki, egindako zerbitzuen betetzeari onespena emateko eta euren ordainketa agintzeko eskumenek.

III.– Izenpetu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean eskuordetzea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko uztailaren 26a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA SOLEDAD GUTIÉRREZ RODRÍGUEZ.

I. ERANSKINA

Gas-horniduraren guneak

Gaztelako Atea 15, behea, 1, Gasteiz.


Azterketa dokumentala