Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2012ko urriaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
4791

EBAZPENA, 2012ko urriaren 5ekoa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, zeinen bidez argitaratzen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, aurrekontuen egonkortasuna bermatu eta lehiakortasuna sustatzeko den uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-Dekretuari buruzkoa.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) letran ezarritakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administra-zioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen Akordioa, aurrekontuen egonkortasuna bermatu eta lehiakortasuna sustatzeko den uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-Dekretuari buruzkoa, zein ebazpen honen eranskin modura agertzen baita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 5a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.

ERANSKINA
AKORDIOA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO ALDEBIKO LANKIDETZA BATZORDEARENA, AURREKONTUEN EGONKORTASUNA BERMATU ETA LEHIAKORTASUNA SUSTATZEARI BURUZKO UZTAILAREN 13KO 20/2012 ERREGE LEGE-DEKRETUARI DAGOKIONA

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak, 2012ko irailaren 24an egindako bilkuran, akordio hau hartu zuen:

1.– Negoziazioei ekitea, aurrekontuen egonkortasuna bermatu eta lehiakortasuna sustatzeari buruzko uztailaren 13ko 20/2012 Errege Lege-Dekretuaren 1.; 2.; 8.; 9; 10.; 13.; 16.; 22.; 27. eta 28. artikuluak, hirugarren eta hamaikagarren xedapen gehigarriak eta bigarren eta hirugarren azken xedapenak direla-eta sortutako desadostasunak konpontzeko.

2.– Lantalde bat izendatzea, Aldebiko Lankidetza Batzordeari konponbide bat proposatzeko.

3.– Urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, jakinaraztea akordio hau Konstituzio Auzitegiari, 2012ko urriaren 15a baino lehen; eta horretaz gain, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Madril, 2012ko irailaren 24a.

Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala