Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2012ko urriaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4748

IRAGARKIA, 2013 denbora-aurrekontuen inkestaren informazioaren informazioa jaso, grabatu eta balioztatzeko kontratua egiteko dena (Espedientea: 2013/6).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Eustat, Euskal Estatistika Erakundearen Arlo Juridiko-Administratiboa.

c) Espediente-zenbakia: 6/2013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: 2013 denbora-aurrekontuen inkestaren informazioa bildu, grabatu eta baliozkotzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: berariazko klausula administratiboen pleguan aurreikusitakoaren arabera.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: prestazioa bi fasetan gauzatuko da, 2013an zehar; fase bakoitzak gehienez ere 16 aste iraungo du, Eustatek hasteko agindua ematen duen egunetik hasita; aurrez, behin betiko bermea gordailatu, eta kontratua formalizatu beharko da. Dena dela, 2013ko abenduaren 31 baino lehenago amaituko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzarik merkeena.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua hirurehun eta berrogeita bost mila (345.000) eurokoa da, BEZa barne. Betetako eta Administrazioak onartutako galdesortaren oinarrizko prezioa berrogeita hamabost (55) euro da, BEZa eta kolaboratzaileei egingo zaizkien oparien kostua barne.

5.– Bermeak.

Behin-behinekoa: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 75 00.

e) Telefaxa: 945 01 75 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: ez.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Sailkapena: L taldea, 3 azpitaldea eta C kategoria.

b) Bestelako eskakizunak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko azaroaren 14a, 10:00etan.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: 3 gutun-azal aurkeztu beharko dira: «A», «B» eta «C», administrazio-baldintzen agirian zehazten denaren arabera.

c) Aurkezteko lekua: Euskal Estatistika-Erakundearen (EUSTAT) egoitza nagusian (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Euskal Estatistika Erakundea (Eustat).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna:

– «C» gutun-azalak: 2012ko azaroaren 14a edo 2012ko azaroaren 19a, 12:00etan.

– «B» gutun-azalak: 2012ko azaroaren 30a, 10:00etan.

10.– Bestelako argibideak.

a) Esleitzeko irizpideak:

– Formulak aplikatuz, automatikoki baloratzen diren irizpideak:

1) Eskaintza ekonomikoa (% 45): Gutx. (45, (1-(Eskaintza/Oinarrizko prezioa))*200).

2.– Galderasorta bat balioesteko eguneko jarduera-kopurua (oinarri teknikoen pleguan ezarritako gutxieneko 10en gainetik) (% 10): Gutx. (10, eskainitako zenbakia- 10).

Multzo honen haztapena, guztira: 55 puntu.

– Balio-judizioen bidez ebaluatzeko irizpideak:

3.– Antolaketarako eta informazioaren bilketarako prozedurak: 7,5.

4.– Informazioa tratatzeko erabilitako prozedurak: baliozkotu, garbitu eta zuzentzea: 7,5.

5.– Laginen estaldura hobetzeko prozedura, kontaktuen kopurua, motak eta orduko eta eguneko banaketa hobetzea: 7,5.

6.– Erantzun eza eta ezezkoak tratatzeko zuzenketa eta hobekuntzarako prozedurak: 7,5.

7.– Bildutako informazioaren kalitatea ikuskatzeko eta ebaluatzeko prozedurak eta informazioa informatikoki biltzeko prozedurak: 7,5.

8.– Prozesuko txostenak (bukatutako inkestak eta gorabeherak) eta landa-kalitateari buruzko azken txostenak diseinatzea: 7,5.

Multzo honen haztapena, guztira: 45 puntu.

b) Edozein kontsulta egiteko, deitu Eustaten Estatistika Sozio-Demografikoen Arlora (telefonoa: 945 01 75 39).

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura izango dira lehiaketa honen lizitazio- eta esleipen-iragarkiek sortutako gastuak.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2012ko urriaren 5a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: htpp: //www.contratacion.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 9a.

Eustat-Euskal Estatistika Erakundearen zuzendaria,

FRANCISCO JAVIER FORCADA SAINZ.


Azterketa dokumentala