Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2012ko urriaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4746

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 401/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Banco Santander, S.A. sozietateak eskatuta, 401/11 prozedura arrunta bideratu da zenbateko bat erreklamatzeko, Aboubacry Diallo-ren aurka, Azpeitiko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian. Prozedura horretan, epaia eman da, eta honela diote haren idazpuruak eta epaitzak:

125/12 EPAIA

Epailea: Israel Perez Soto jauna.

Lekua: Azpeitia (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabiko irailaren hamaika.

Alderdi demandatzailea: Banco Santander, S.A.

Abokatua.

Prokuradorea: Angel Maria Echaniz Aizpuru.

Alderdi demandatua: Aboubacry Diallo.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: betebeharrak: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Banco Santander, S.A. sozietateak aurkeztutako demanda, Aboubacry Diallo-ren aurkakoa. Horregatik, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako zenbateko hauek ordaintzera: hamabi mila seiehun eta berrogeita hemezortzi euro eta laurogeita hamasei zentimo (12.658,96); 2010eko urtarrilaren 29tik guztia ordaindu arte sortutako interesak, eta ebazpen honetan ezarritako eran sortzen diren interesak. Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut alderdi demandatua.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei, eta jakinarazi, halaber, haren aurka apelazio errekurtsoa aurkez daitekeela, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren aurrean, hogei eguneko epean.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Aboubacry Diallo demandatuari jakinarazpena behar bezala egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut idazki hau, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta hamabiko irailaren hemezortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala