Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2012ko urriaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
4742

EBAZPENA, 2012ko irailaren 4koa, Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariarena; honen bitartez, Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsia den Factor 4 Ingenieros, S.L. delakoari baimena ematen zaio Gipuzkoako Lurralde Historikoan dauden instalazioetan ikastaroak emateko.

Esp.–zk./Gaia: SEG/0053/2012.

AURREKARIAK

Bat.– Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariaren 2012ko uztailaren 9ko Ebazpenaren bidez, Factor 4 Ingenieros, S.L., Bizkaiko Lurralde Historikoan, Galdaren industria-operadore norbanakoen prestakuntza txartelerako Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsi gisa aitortu zen. Erakunde horren Erregistroko identifikazio-zenbakia honako hau da: REFPA, A-00105.

Bi.– Factor 4 Ingenieros, S.L. elkartearen ordezkariak, era berean, galdaren industria-operadore norbanakoen prestakuntza txartelerako Baimendutako Profesionalak Prestatzeko ikastaroak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan dauden, eta ondoren zehazten diren, instalazio batzuetan emateko baimen eskaera aurkeztu du:

– I.E.F.P.S. Tolosaldea G.L.H.B.I. (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila) Santa Luzi 17, 20400 Tolosa.

Hiru.– 2012ko uztailaren 13an, Gipuzkoako Lurralde Ordezkariak Factor 4 Ingenieros, S.L. erakundeak aurkeztutako eskaera onartzearen aldeko txostena luzatu zuen, industria-segurtasunaren alorrean norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzeko den, martxoaren 14ko, 63/2006 Dekretuan xedatutako betekizunekin bat datorrelako.

Espediente horri ebazpena emateko, honako hauek kontuan hartu eta horiei buruzko aipamena egin beharko da:

OINARRI JURIDIKOAK

Bat.– Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendariari dagokio Ebazpen hau ematea, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Egitura Organikoa eta Funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Bi.– Eskatzaileak aurkeztutako dokumentazioaren arabera, egiaztatuta dago aipatutako enpresak izan badituela industria-segurtasunaren alorrean kalifikazio indibidualeko txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuaren 22. artikuluan ikastaroak emateko gutxieneko gisa eskatzen diren instalazioak, eta instalazio horiek Gipuzkoako Lurralde Historikoan daude.

Hiru.– Arestian aipatutako 63/2006 Dekretua aplikatzeko barne-jarraibideak ematen dituen Kontsumo eta Industria Segurtasuneko zuzendariaren eta Energia eta Meategien zuzendariaren 2007ko martxoaren 9ko ebazpenaren 24.3 artikuluaren arabera, Bizkaiko Lurralde Historikoan baimendutako Factor 4 Ingenieros, S.L. prestakuntza-erakundeak, dagokion baimena lortu beharko du hasierako baimenean jasotakoak ez diren instalazioetan ikastaroak emateko.

Adierazi diren lege-xedapenak eta oro har aplikagarriak izan eta horiekin bat datozen gainerako arauak aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Bakarra.– Factor 4 Ingenieros, S.L., Galdaren industria-operadore norbanakoen prestakuntza txartelerako Baimendutako Profesionalak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsiari, Gipuzkoako Lurralde Historikoan dauden honako instalazioetan ikastaroak emateko baimena ematea:

–I.E.F.P.S. Tolosaldea G.L.H.B.I. (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila) Santa Luzi 17, 20400 Tolosa.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 4a.

Industria Administrazio eta Segurtasuneko zuzendaria,

YOLANDA LÓPEZ FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala