Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2012ko urriaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4741

EBAZPENA, 2012ko urriaren 9koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, Etengabeko Ikaskuntzako programari dagozkion proiektuak (Leonardo da Vinci eta Erasmus azpiproiektuak) antolatzeko eta garatzeko diru-laguntzak emateko dena.

2012ko ekainaren 26ko Aginduak (2012ko ekainaren 29ko EHAA) Europako Etengabeko Ikaskuntzako programari dagozkion proiektuak (Erasmus eta Leonardo azpiprogramei lotuak) antolatzeko eta garatzeko diru-laguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautu eta ezartzen ditu.

Eskabide-espedienteak aztertuta, honakoa

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– I. eranskinean aipatzen diren entitateei diru-laguntzak ematea, adierazten diren proiektuak antolatu eta burutzeko; ondoan diru-laguntzen zenbatekoak ere ageri dira.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 9a.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,

JOSÉ CARLOS CRESPO VELASCO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala