Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2012ko urriaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4740

EBAZPENA, 2012ko irailaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Sailaren Ikastetxeen zuzendariarena; honen bidez, CPEIPS Sta. Teresa HLBHIP eta CPEIPS Presentación de María HLBHIP ikastetxeei diru-laguntza ematen zaie Eskola 2.0 Proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko.

Ikastetxeen zuzendariak 2011ko azaroaren 29an emandako Ebazpena 2011ko abenduaren 23an argitaratu zen EHAAn (242. zk.). Bertan, argitara eman zen itunpeko ikastetxe pribatuek zer diru-laguntza jasoko duten 2.0 Eskola proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko.

Diru-laguntza kalkulatzeko, itunduko gela 1 gutxiago hartu zen kontuan CPEIPS Sta. Teresa HLBHIP (Donostia) eta CPEIPS Presentación de María HLBHIP (Gazteiz) ikastetxeen kasuan. Beraz, gela horiei dagokien diru-kopurua ordaindu behar zaie.

Ikusita aurkeztutako eskabideak, deialdiaren bosgarren artikuluan adierazitako irizpideak eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 105.2. artikuluarekin bat etorriz,

EBATEN DUT:

Lehenengoa.– CPEIPS Sta. Teresa HLBHIP ikastetxeari 2.802 euroko diru-laguntza ematea, eta CPEIPS Presentación de María HLBHIP ikastetxeari beste 2.802 euro, itunpeko ikastetxeetan Eskola 2.0 Proiektuan jasotako ekintzak gauzatzeko.

Bigarrena.– Diru-laguntza 2011ko uztailaren 27ko Aginduaren zortzigarren artikuluan ezarritako irizpideen arabera jasoko da.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea, eta beraren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako Saileko hezkuntza sailburuordeari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hilabeteren barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 17a.

Ikastetxeen zuzendaria,

MARCELINO HERNÁNDEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala