Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2012ko urriaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4739

EBAZPENA, 2012ko irailaren 14koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, atzerrian Euskal Autonomia Erkidegorako interesgarriak diren gaietako espezializazio-ikasketak egiteko beken 2012-2013 ikasturterako deialdia ebazteko dena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuak 2012ko maiatzaren 8an emandako Aginduaren bidez, atzerrian Euskal Autonomia Erkidegorako interesgarriak diren gaietako espezializazio-ikasketak egiteko beken 2012-2013 ikasturterako deia egin zen.

Agindu horren 11. eta 12. artikuluetan ezartzen denez, eskabide berriak eta beka berritzeko eskabideak Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak ebatziko ditu, betiere, eskabideak Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak horretarako berariaz izendatutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.

Hori guztia kontuan izanik, deialdira bildutako eskabide berriak eta beka berritzeko eskabideak aztertuta, Balorazio Batzordeak proposatutakoa hartu da aintzakotzat, eta, horrenbestez, honako hau

EBAzten DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean agertzen diren zortzi pertsonari beka berritzea eta baten eskaera ez onartzea, atzerrian Euskal Autonomia Erkidegorako interesgarriak diren gaietan atzerrian espezializaziorako ikasketak egiteko 2012-2013 ikasturtean.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren onuradunei beka ematea, atzerrian Euskal Autonomia Erkidegorako interesgarriak diren gaietan atzerrian espezializaziorako ikasketak egiteko 2012-2013 ikasturtean.

Hirugarrena.– Ordezkoen zerrenda ezartzea, III. eranskinean jasota gelditzen dena. Ordezko hauek bete gabe geldi daitezkeen beketara heldu daitezke, 2012ko maiatzaren 8ko Aginduaren 11. artikuluan ezartzen denaren arabera.

Laugarrena.– IV. eranskinean agertzen diren eskatzaileen eskaerak ez onartzea deialdi honetara, eranskin horretan azaltzen diren arrazoiengatik.

Bosgarrena.– Beka horien diru-zenbateko, iraupena eta gainerako baldintzak, deialdiaren oinarrietan ezarritakoaren araberakoak izango dira.

AZKEN XEDAPEN

Ebazpen honek ez du amaitzen administrazio-bidea; beraz, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluari eta hurrengoei jarraituz, bere aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari zuzenduta. Horretarako epea hilabetekoa da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 14a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak bere ordez izenpetzeko eskumena eman zion 2011ko irailaren 23ko Ebazpenaren bidez.

Zientzia Politikarako zuzendaria,

maría BEGOÑA OCHOA OLASCOAGA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala