Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2012ko urriaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4738

AGINDUA, 2012ko urriaren 3koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Bizkaia» Kirol Irakaskuntzako ikastetxe baimenduaren instalazioak aldatzeko baimena ematen duena.

Aztertuta geratu da Bilboko (Bizkaia) «Bizkaia» Kirol Irakaskuntzako ikastetxe baimenduaren erakunde titularraren ordezkariak futbol eta areto-futboleko erdi-mailako eta goi-mailako kirol-irakaskuntzetako instalazioak gehitzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: martxoaren 3ko 320/2000 Errege Dekretua, futbol eta areto-futbol espezialitateetako kirol-teknikariaren eta goi-mailako kirol-teknikariaren tituluak ezartzen dituena, dagozkien gutxieneko irakaskuntzak onartu eta irakaskuntza horietan sartzeko probak eta baldintzak arautzen dituena (martxoaren 29ko BOE), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio oraingo instalazioei Bilboko (Bizkaia) Martin Barua Picaza kaleko 27. zenbakian dauden instalazioak gehitzeko:

Kode-zenbakia: 48015852.

Izen generikoa: Kirol Irakaskuntzako Ikastetxe Baimendua.

Izen espezifikoa: «Bizkaia».

Titularra: Federación Vasca de Fútbol-Euskadiko Futbol Federakundea.

Helbidea: Cosme Etxebarrieta 5 eta Martin Barua Picaza 27

Udalerria: Bilbao.

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

2. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 3a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala