Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2012ko urriaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
4737

EBAZPENA, 2012ko irailaren 28koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezatela bultzatzeko 2012ko diru-laguntzak ematen dituena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2012ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren bidez, 2012. urtean diru-laguntzak emateko deialdia egin zen, hain zuzen ere, elkartegintza sustatzeko eta emakumeek Euskal Autonomia Erkidegoko esparru guztietan parte har dezatela bultzatzeko diru-laguntzak emateko –orotara 320.000 euro–.

2012ko urtarrilaren 25eko Ebazpenaren 12. artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak ebatziko ditu, horretarako izendatutako Hautaketa Batzordeak proposatuta, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Ebazpen horren 14. artikuluan xedatuarekin bat etorriz, diru-laguntza onartu ostean emandako zenbatekoaren % 75 ordainduko da; bigarren ordainketa (gainerako % 25a), berriz, sortutako gastu guztiak 2013ko otsailaren 28a baino lehen justifikatu ondoren.

Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatuta dauden elkarte, federazio eta fundazioei diru-laguntzak ematea, orotara, hirurehun eta hogei mila (320.000) euro. Bakoitzari emandako zenbateko zehatza ere jasotzen da eranskinean.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren elkarteek atzera egin dutela jotzea, eskabidearekin batera aurkeztu gabeko dokumentazioa aurkeztu ez dutelako, egindako errekerimenduan jarritako epean, deialdiko 8. artikuluan xedatzen denari jarraituz.

Hirugarrena.– III. eranskinean agertzen diren elkarteei laguntzak ukatzea, adierazten diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio. Beraz, ebazpenaren aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean –ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera–; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean –ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera–.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 28a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA SILVESTRE CABRERA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala