Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

208. zk., 2012ko urriaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
4736

EBAZPENA, 2012ko urriaren 9koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, sail horretan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa betetzeke uzten duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Lehendakaritzako idazkari nagusiak 2012ko maiatzaren 5ean emandako Ebazpeneko hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (apirilaren 3ko EHAA, 63. zk.), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Kanpo Harremanetarako Teknikari Aditu lanpostua hau: Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza, 511291 kodea, 14. dotazioa.

Bigarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lehendakaritzako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 9a.

Lehendakaritzako idazkari nagusia,

JOSÉ MANUEL SALINERO FEIJOO.


Azterketa dokumentala