Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2012ko urriaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
4699

EBAZPENA, 2012ko urriaren 1ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, «Sormen Lantegiak» programaren barruan 2012. urteko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Kulturako sailburuaren 2012ko apirilaren 24ko Aginduaren babesean «Sorgune» modalitatean emandako diru-laguntzen erabakiaren berri ematen duena.

AURREKO GERTAERAK

1.– 2012ko maiatzaren 11n argitaratu zen EHAAn Kulturako sailburuaren 2012ko apirilaren 24ko Agindua, «Sormen Lantegiak» programaren barruan, 2012. urteko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

2.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, laguntzak emateari edo ukatzeari buruzko erabakiak, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, EHAAn argitaratu beharko dira.

Horiek horrela izanda,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Kulturako sailburuaren 2012ko apirilaren 24ko Aginduaren babesean «Sorgune» modalitatean onuradun suertatu direnen zerrenda eta emandako diru-laguntzak (I. eranskina), ukatu (II. eranskina) eta artxibatu diren eskabideak (III. eranskina) argitara ematea.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 1a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

ANTONIO RIVERA BLANCO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala