Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2012ko urriaren 23a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4688

ERABAKIA, 2012ko irailaren 27koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitaateko Gobernu Kontseiluarena, Lan Harremanen Unibertsitate Eskolaren arautegia onartzeko dena.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak ikas­tegietarako arautegi markoa onetsi zuen 2012ko otsailaren 23ko Erabakiaren bidez, Gobernu Kontseiluaren 2011ko ekainaren 23an onetsitako garapen-arautegia berrikusteko egutegia beteaz.

Arautegi markoa oinarrizko arautegi gisa eratu da, beraz, sailek horren gaineko alderdien inguruan arautu beharrekoaz erabaki dezakete, modu horretara, zeinek bere antolamendu-au­tonomia bermatuz.

Ikastegien arautegi markoaren bigarren xedapen iragankorrak sei hileren epea ematen zuen, indarrean sartu zeneko datatik aitzina, ikastegiek bertan adierazitakora ekarri eta molda zitzaten tokian tokiko arautegiak.

Lan Harremanen Unibertsitate Eskolak, arautegi honen babesera etorrita, onartu egin zuen Ikastegi Batzarrak 2012ko uztailaren 12an egindako bileran bertako arautegiaren arautegi marko berrirako egokitzapena.

Hori guztia kontuan hartuta, eta ikusita idazkari nagusiaren proposamena, Gobernu Kontseiluak honakoa

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Lan Harremanen Unibertsitate Eskolaren arautegia onestea.

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.

Hirugarrena.– Lan Harremanen Unibertsitate Eskolaren arautegia argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Leioa, 2012ko irailaren 27a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Idazkari nagusia,

EVA FERREIRA GARCIA.

ERANSKINA
UPV/EHUren LAN HARREMANEN UNIBERTSITATE ESKOLAREN ARAUTEGIA

1. artikulua.– Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 9.2 artikuluarekin bat etortzea.

2.– Ikastegiko batzarreko kide hautetsien kopurua 25 pertsonatakoa izango da, unibertsitate sektore ezberdinen artean honako banaketa honen arabera:

– Unibertsitatearekiko lotura iraunkorra duen pertsonal irakasle eta ikertzailea: % 60 (15 kide).

– Gainerako pertsonal irakasle eta ikertzailea: % 4 (kide bat).

– Ikasleak: % 24 (6 kide).

– Administrazio eta zerbitzuetako pertsonala: % 12 (3 kide).

2. artikulua.– Ikastegien arautegi markoaren 12.2 artikuluarekin bat etortzea.

2.– Akademia antolakuntzarako batzordeak osakide izanen ditu zuzendaria edo berori ordezka lezakeen pertsona, batzordeburu izango dena; ikastegiko idazkari akademikoa, batzordeko idazkari izango dena; Lan Harreman eta Giza Baliabideen graduko koordinatzailea; Lanerako segurtasun eta osasunari buruzko masterreko zuzendaria; Giza baliabide eta enpleguaren gestioari buruzko masterreko zuzendaria eta ikasleen bi ordezkari.

Batzorde honetako kide izateko ez da izan behar ikastegiko batzarreko kide.

3. artikulua.– Ikastegien arautegi markoaren 14.1 artikuluarekin bat etortzea.

1.– Euskara Batzordea egongo da, parte hartze, kontsulta eta aholkurako organoa izango dena. Zuzendaritza-taldeko kide batek, administrazio eta zerbitzuetako pertsonalaren kide batek, ikasle batek eta irakasle batek osatuko dute.

Batzorde honetako kide izateko ez da izan behar ikastegiko batzarreko kide.

Irakasleen parte hartzea sustatzeko helburuaz, hauen ordezkaritzaren erdia berritzeko ahale­ginak egingo dira, bai eta karguan jarraian lau urtetako agintaldi bitatik gora ez egoteko ere.

4. artikulua.– Berdintasun batzordea. Ikastegien Oinarrizko Arautegiko 5.2.l) artikuluarekin bat etortzea.

Oinarrizko arautegiak genero berdintasunaren inguruan 5.2.l) artikuluan jasotakoa garatzeko xedez, berdintasuneko batzordea eratuko da. Batzordeak bere gain hartuko ditu aipatutako arloaren barruan ikastegiari dagozkion eginkizunak, unean-unean aplikatu beharreko arautegiarekin bat etorrita. Batzorde hau zuzendaritza-taldeko kide batek, administrazio eta zerbitzuetako pertso­nalaren kide batek, ikasle batek eta irakasle batek osatuko dute.

Batzorde honetako kide izateko ez da izan behar ikastegiko batzarreko kide.

Irakasleen parte hartzea sustatzeko helburuaz, hauen ordezkaritzaren erdia berritzeko ahaleginak egingo dira, bai eta karguan jarraian lau urtetako agintaldi bitatik gora ez egoteko ere.

5. artikulua.– Ikastegien arautegi markoaren 24.3 artikuluarekin bat etortzea.

3.– Zuzendariaren hautaketa sufragio unibertsalaz egingo da. Ezin izango da eskuordetu botoa, oinarrizko arautegiko 19.2 artikuluan zehaztutakoa.

6. artikulua.– UPV/EHUko hauteskundeen arautegi orokorreko 7. artikuluarekin bat etortzea.

Ikastegiko zuzendaria hautatzeko, botoa aldez aurretik ematea onartuko da, Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 7. artikuluan zehaztutakoari jarraituz.

7. artikulua.– Zuzendaritzarako hautagaitzak. UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 18.4 artikuluarekin bat etortzea.

4.– Ikastegiko zuzendariaren kargurako hautagai zerrendari gobernu taldearen egitura eta programa erantsi beharko zaizkio.

8. artikulua.– Ikastegien arautegi markoaren 17.1 artikuluarekin bat etortzea.

Kide anitzeko organoko kide izatea norberari dagokion ezaugarria da eta ezin da beste inoren gain utzi, estatutuen 166. artikuluan aipatutako arrazoiengatik gal daitekeelarik. Izaera hori galtzeko kausa moduan aplikatu ahal izango da, agintaldi osoan zehar organoaren ekitaldietara bi aldiz elkarren segidan edo lau aldiz aldian-aldian justifikaziorik gabe ez joateagatik.

9. artikulua.– Ikastegien arautegi markoaren 19.1 artikuluarekin bat etortzea.

1.– Kide anitzeko organoa balioz eratzeko, beharrezkoa izango da kideen gehiengo osoa bertan egotea lehenengo deialdian, edo gutxienez kideen heren bat egotea bigarren deialdian. Deialdi bion artean hamabost minututako tartea egongo da. Edozein kasutan, beti egon beharko dute bileran organoko buruak eta idazkariak edo, bestela, haien ordezkoek.

10. artikulua.– Kalifikazio epaimahaiak.

Beharrezkoa izanez gero epaimahaia eratzea 1., 2., 3. edo 4. deialdirako, 5. eta 6. deialdietako epaimahaiak arituko dira, ikasleen ebaluazioari buruzko arautegiak dioen moduan.

11. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.2 artikuluarekin bat etortzea.

2.– Hautetsiak kargua uzten duenean zerrenda bereko hurrengo kide ez-hautetsiak beteko du haren lekua. Ordezkapena indarrean sartuko da organoko idazkariak horren berri ematen duenean, gehienez ere hiru egun baliodunetako epean ordezkapena egin behar dela jakiten duenetik hasita.

12. artikulua.– UPV/EHUko Hauteskundeei buruzko Arautegi Orokorreko 4.3 artikuluarekn bat etortzea.

3.– Kide anitzeko organoko titularra kanpoan edo gaixorik dagoenean eta, oro har, bertan ez dagoenean arrazoi justifikaturen bategatik, behin-behineko ordezkoak beteko du haren lekua. Ordezkapena gauzatzeko, halako egoera batean dagoen titularrak kide anitzeko organoko buruari jakinarazi beharko dio, organoaren bilera egin aurretik eta kasuan kasuko ezaugarriek eskatu bezalako egiaztapenaren bidez. Organoko burutzak ordezkapena onartuko ez balu, horretarako arrazoiak agertu beharko ditu.


Azterketa dokumentala