
204. zk., 2012ko urriaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (179 KB - 2 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
4653
IRAGARKIA, material orokorra eskuratzea helburu duen administrazioko hornidura-kontratua esleitu dela jakinarazteko dena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila, Eusko Jaurlaritza.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza,
c) Espedientearen zenbakia: 44/2012-SC.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: hornidurak.
b) Helburua: Osasun eta Kontsumo Sailak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dituen Osasun Publikoko laborategietarako material orokorra eskuratzea.
c) Loteak: bai, 4.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2012ko uztailaren 24ko EHAA, 144. zenbakia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: prezioa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
a) Guztira: 124.343,16 euro gehi 22.381,77 euro BEZarenak. Guztira: 146.724,93 euro (BEZa barne).
b) Balio zenbatetsia, luzapena barne (SPKLko 88. artikulua): 124.343,16 euro.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2012ko abuztuaren 30a.
b) Kontratistak:
(Ikus .PDF)
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 89.471,23 euro, gehi 18.788,96 euro BEZarenak; guztira: 108.260,19 euro.
6.– Kontratua formalizatzea: 2012ko irailaren 4a.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 1a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
KARMELE DÍAZ DE LEZANA GUINEA.
RSS