Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2012ko urriaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
4652

IRAGARKIA, tresnen osagarriak eta teknika instrumentalak eskuratzea helburu duen administrazioko hornidura-kontratua esleitu dela jakinarazteko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza,

c) Espedientearen zenbakia: 38/2012-SC.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidurak.

b) Helburua: Osasun eta Kontsumo Sailak Bizkaian duen Osasun Publikoko laborategirako tresnen osagarriak eta teknika instrumentalak eskuratzea.

c) Loteak: bai, 3.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2012ko uztailaren 17ko EHAA, 139. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: Prezioa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 164.274,34 euro BEZik gabe, gehi 29.569,38 euro, BEZarenak. Guztira: 193.843,72 euro (BEZa barne).

b) Balio zenbatetsia, luzapena barne (SPKLko 88. artikulua): 164.274,34 euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2012ko abuztuaren 29a.

b) Kontratistak:

(Ikus .PDF)

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 163.474,47 euro, gehi 34.329,64 euro BEZarenak; guztira: 197.804,11 euro.

6.– Kontratua formalizatzea: 2012ko irailaren 4a.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 1a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

KARMELE DÍAZ DE LEZANA GUINEA.


Azterketa dokumentala