
204. zk., 2012ko urriaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
4651
IRAGARKIA, mikrobiologiako materiala eskuratzea helburu duen administrazioko hornidura-kontratua esleitu dela jakinarazteko dena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila. Eusko Jaurlaritza.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: 29/2012-SC.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: hornidurak.
b) Helburua: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Osasun Publikoko laborategiak mikrobiologiako materialez hornitzea.
c) Loteak: bai, 4.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2012ko uztailaren 9ko EHAA, 133. zenbakia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: prezioa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: 132.925,54 euro gehi 12.448,17 euro BEZarenak. Guztira: 145.373,71 euro (BEZa barne).
b) Balio zenbatetsia, luzapena barne (SPKLko 88. artikulua): 132.925,54 euro.
5.– Esleipena.
a) Eguna: 2012ko abuztuaren 28a.
b) Kontratistak:
(Ikus .PDF)
% 10eko BEZa; % 21eko BEZa
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: 132.792,58 euro, gehi 15.274,80 euro BEZarenak; guztira: 148.067,38 euro.
6.– Kontratua formalizatzea: 2012ko irailaren 4a.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 1a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
Karmele Díaz de Lezana Guinea.
RSS