Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2012ko urriaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
4650

IRAGARKIA, prozedura irekiz administrazio-zerbitzuen honako kontratu hau formalizatu dela jakinarazteko dena: EAEko espetxe batzuetako (Zaballa, Araba; Basauri, Bizkaia) presoentzako –alkoholismo edo toxikomania arazoak dituztenentzako– prebentzio-, laguntza- eta gizarteratze-zerbitzua eta arriskuak eta kalteak ekiditeko zerbitzua xedetzat dituen kontratua.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila. Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 36/2012-SC.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: honako zerbitzu hauek kudeatzea: EAEko espetxetako (Zaballa, Araba; Basauri, Bizkaia) presoentzako –alkoholismo edo toxikomania arazoak dituztenentzako– prebentzio-, laguntza- eta gizarteratze-zerbitzua eta arriskuak eta kalteak ekiditeko zerbitzua. Zaballa (Araba) eta Basauri (Bizkaia).

c) Loteak: bi.

1. lotea: Zaballako kartzela (Araba).

2. lotea: Basauriko kartzela (Bizkaia).

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2012ko uztailaren 17ko EHAA, 139. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait irizpideren arabera esleituko da.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: Kontratuaren gehieneko aurrekontua hauxe da: laurogeita hamabost mila ehun eta laurogeita hamaika euro eta hirurogeita hamabost zentimo (95.191,75), BEZa kanpo dela, eta bi lotetan banatua:

(Ikus .PDF)

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2012ko irailaren 21a.

b) Kontratistak:

1. lotea: Gasteizko Santiago Ospitaleko Psikiatren Elkartea, «Lur Gizen».

2. lotea: EDEX Centro de Recursos Comunitarios.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: laurogeita hamabost mila ehun eta laurogeita hamaika euro eta hirurogeita hamabost zentimo (95.191,75), BEZik gabe. Loteka banaturik:

– 1. lotea: 76.441,75 euro (BEZik gabe).

– 2. lotea: 18.750,00 euro (BEZik gabe).

6.– Kontratuak formalizatzea.

a) Eguna: 2012ko irailaren 24a.

b) Kontratistak:

1. lotea: Gasteizko Santiago Ospitaleko Psikiatren Elkartea, «Lur Gizen».

2. lotea: EDEX Centro de Recursos Comunitarios.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 1a.

Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,

KARMELE DIAZ DE LEZANA GUINEA.


Azterketa dokumentala