
204. zk., 2012ko urriaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 2 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
4649
IRAGARKIA, Merkataritza Banaketaren Behatokiaren idazkaritza teknikoaren garapena kontratatzea helburu duen kontratua esleitzeko dena (IICT 41/14/12).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.
c) Espediente-zenbakia: IICT 41/14/12.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Merkataritza Banaketaren Behatokiko idazkaritza teknikoaren garapena kontratatzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko epea (hilabeteak) edo entregatzeko azken eguna: kontratua formalizatzen denetik 2013ko abenduaren 31ra arte, baina inolaz ere ez 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen. Uste da 2013ko urtarrilaren 1ean hasiko dela kontratua.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: zenbait irizpideren arabera esleituko da.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: kontratuaren aurrekontua, gehienez, berrehun eta hogei mila (220.000) eurokoa izango da, BEZa barne.
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I – 5. solairua).
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 99 91 // 945 01 99 21.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012ko azaroaren 15eko 12:00ak arte.
7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia-eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausulen pleguko karatularen 29.2 puntuan zehaztutakoa.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko azaroaren 16ko 12:00ak arte.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: klausula-pleguetan eskatutakoak.
c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.
1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I – 5. solairua).
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
a) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen diren egunetik aurrera.
b) Aldaerak: ez.
c) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (edo gehienekoa eta gutxienekoa): ez da halakorik.
9.– Esleitzeko irizpideak:
– Eskaintza ekonomikoa: % 51.
– Metodologia eta Proiektua: % 49.
10.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Enpresa lizitatzaileei idatziz jakinaraziko zaien lekuan.
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Eguna: enpresa lizitatzaileei idatziz jakinaraziko zaie.
e) Ordua: enpresa lizitatzaileei idatziz jakinaraziko zaie.
11.– Bestelako argibideak: espediente honetan baimena eman da kontratazio elektronikorako prozedura erabiltzeko, www.contratación.euskadi.net helbidearen bidez.
12.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.
13.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2012ko urriaren 3a.
14.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.euskadi.net.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 3a.
Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,
MARÍA ISABEL BUJ GIL.
RSS