Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2012ko urriaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

JAURLARITZAREN LEHENDAKARITZA
4647

IRAGARKIA, herritarrek gai soziopolitikoei buruz duten iritzia ezagutzeko informazioa etxez etxe biltzeko prozedura irekiaz kontratatzeko lizitaziorena (Espedientea: 02/02S/2013).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Organoa: Zerbitzu zuzendaria. Lehendakaritza.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: 02/02S/2013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: gai soziopolitikoei buruzko informazioa biltzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzeko epea: 2013ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitaziorako aurrekontua: 198.347,11 euro; BEZa (% 21): 41.652,89 euro. Guztira: 240.000 euro.

5.– Fidantzak: Administrazio-klausula zehatzen agiriak ezarritakoak.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba), 01007.

d) Telefonoa: 945 01 80 48.

e) Faxa: 945 01 81 59.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2012-11-02.

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak.

a) Eskatutako sailkapena: L taldea, 3 azpitaldea, B kategoria.

8.– Esleitzeko irizpideak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 30. puntuan ezarritakoak.

9.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2012-11-05a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Aurkeztuko lekua:

1) Entitatea: Zerbitzu Zuzendaritza.

2) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba), 01007.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

10.– Eskaintzen irekiera: 2012-11-16, 12:00etan.

a) Entitatea: Lehendakaritza (Zerbitzu Zuzendaritza).

b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba), 01007.

11.– Bestelako argibideak.

12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna: ez dago horrelakorik.

14.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea:: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 8a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

JOSÉ LUIS ARAMENDIA CORDÓN.


Azterketa dokumentala