
204. zk., 2012ko urriaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (156 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4646
EBAZPENA, 2012ko irailaren 27koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, Soziologia Sailari izena aldatzeko.
2009ko otsailaren 6an egindako bileran Soziologia Saileko Kontseiluak onartu zuen sailari izena aldatzeko proposamena. Proposatutako izen berria «Soziologia eta Gizarte Langintza» da.
Aldaketa eskatzeko arrazoia zen sailak bi jakintza arlo zituela: «Soziologia» eta «Gizarte Langintza eta Gizarte Zerbitzuak». Oraingo izenak, beraz, ez du ondo deskribatzen sailaren jardun akademikoa, ez irakaskuntzari ez ikerketari dagokionez.
Hortaz, sailaren jakintza eremua aintzat izanda, egokiagoa da proposatzen den izen berria.
Unibertsitateei buruzko apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak 9.2 artikuluan dio sailak sortu, aldatu eta kentzeko eskumena unibertsitateari dagokiola, bere estatutuen arabera.
UPV/EHUko Estatutuek 133.2 artikuluan diotenez «sailak jakintza eremuak oinarri hartuta sortu edo aldatuko dira, jakintza eremutzat hartuta jakintza arloak ez ezik, Gobernu Kontseiluak zehaztutako irizpideen arabera irakaskuntzako proiektu koherentea garatzen duten gainontzekoak ere».
Kasu honetan saila sortuta dago, eta izen aldaketa besterik eskatzen ez denez, «jakintza eremuaren» kontzeptura jo behar dugu. Sailaren izena eremu horretakoa izan behar da, eta egiaztatu behar da izen aldaketak ez diela kalterik sortuko beste sail batzuei.
Horregatik guztiagatik, idazkaritza nagusiak hala proposaturik, Gobernu Kontseiluak
ERABAKI DU:
Lehenengoa.– Soziologia sailari izena aldatzea, eta beste hau jartzea: «Soziologia eta Gizarte Langintza saila».
Bigarrena.– Agindua ematea arautegia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Hirugarrena.– Izenaren aldaketa argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Leioa, 2012ko irailaren 27a.
Errektorea,
IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.
Idazkari nagusia,
EVA FERREIRA GARCIA.
RSS