
204. zk., 2012ko urriaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4645
ERABAKIA 2012ko irailaren 27koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, Euskal Filologia Sailari izena aldatzekoa.
2012ko martxoaren 27an egindako bileran Euskal Filologia Saileko Kontseiluak sailaren izena aldatzeko proposamena onartu zuen. Proposatutako izen berria «Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa» da.
Eskariaren arrazoia zen sailaren oraingo izena (Euskal Filologia) bilakabide historiko jakin baten ondorioa dela, antzinako Euskal Filologia Fakultatean sortu baitzen. Gero saila handik atera zen, baina izena gorde zuen. «Euskal Filologia» izenak, hala ere, ez du ondo deskribatzen sailaren oraingo jardun akademikoa, ez irakaskuntzari ez ikerketari dagokionez.
Sailaren jakintza eremuak honako hauek hartzen ditu: euskararen arauak eta erabilera, komunikazioa euskaraz (UPV/EHUko titulazio gehienetan ikasten da hori) eta euskararen erabilera idatzizko nahiz ahozko hedabideetan. Hori kontuan hartuta, egokiagoa da «Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa».
Apirilaren 12ko Unibertsitateei buruzko 4/2007 Lege Organikoak 9.2 artikuluan dio sailak sortu, aldatu eta kentzeko eskumena unibertsitateari dagokiola, bere estatutuen arabera.
UPV/EHUko Estatutuek 133.2 artikuluan diotenez «sailak jakintza eremuak oinarri hartuta sortu edo aldatuko dira, jakintza eremutzat hartuta jakintza arloak ez ezik, Gobernu Kontseiluak zehaztutako irizpideen arabera irakaskuntzako proiektu koherentea garatzen duten gainontzekoak ere».
Kasu honetan saila sortuta dago, eta izen aldaketa besterik eskatzen ez denez, «jakintza eremuaren» kontzeptura jo behar dugu. Sailaren izena eremu horretakoa izan behar da, eta egiaztatu behar da izen aldaketak ez diela kalterik sortuko beste sail batzuei.
Horregatik guztiagatik, Idazkaritza Nagusiak hala proposaturik, Gobernu Kontseiluak honako hau
ERABAKI DU
Lehenengoa.– Onartzea «Euskal Filologia sailari» izena aldatzea, eta aurrerantzean beste hau jartzea: «Euskal Hizkuntza eta Komunikazio Saila».
Bigarrena.– Agindua ematea erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Hirugarrena.– Izenaren aldaketa argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Leioa, 2012ko irailaren 27a.
Errektorea,
IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.
Idazkari nagusia,
EVA FERREIRA GARCIA.
RSS