Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2012ko urriaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
4643

EBAZPENA, 2012ko urriaren 1ekoa, Osasun Publikoko zuzendariarena, Sanea Control, S.L. sozietateak, Barakaldon, 2012ko uztailaren 18, 19 eta 20an emandako oinarrizko mailako ikastaroak gainditu dituzten ikasleei ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaile txartela (oinarrizko maila) banatzeko baimena ematen duena.

Ikusi da «Sanea Control, S.L.» (Ames, A Coruña) sozietateak bidali duen dokumentazioa, 2012ko uztailean emandako ikastaroen garapenari eta ikasleek ateratako probetxuari buruzkoa. Ikastaroa ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaileentzat zen (oinarrizko maila).

Kontuan izan behar da Osasun Publikoko Zuzendaritzak 2010eko ekainaren 3ko Ebazpenaren bidez baimena eman ziola «Sanea Control, S.L.» sozietateari oinarrizko mailako ikastaroak emateko. Ebazpen hori, hain zuzen ere, abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko eman zen (257/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala sortzen duena). Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaile txartela (oinarrizko maila) ebazpen honen eranskineko zerrendan ageri diren pertsonei emateko agintzea.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 1a.

Osasun Publikoko zuzendaria,

MARÍA MERCEDES ESTEBANEZ CARRILLO.

ERANSKINA
INGURUMENERAKO ETA ELIKAGAIEN INDUSTRIARAKO DIREN TRATAMENDU BIOZIDEN APLIKATZAILE TXARTELA (OINARRIZKO MAILAKOA) ESKURATZEKO BAIMENA EMAN ZAIENEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala