Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2012ko urriaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4638

EBAZPENA, 2012ko irailaren 28koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinen bidez matrikula-bekak esleitzen baitira HAEEren baitako Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatuta Bilbon egitekoa den Hirigintzako XXXV. Ikastaroa eta Donostia-San Sebastián egitekoa den Hirigintzako XXXVI. Ikastaroa egiteko.

2012ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bitartez, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak deialdia egin zuen Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) mendean dagoen Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatu dituen Hirigintzako XXXV. Ikastaroa (Bilbon egitekoa) eta Hirigintzako XXXVI. Ikastaroa (Donostia-San Sebastián egitekoa) burutzeko. Aldi berean, ikastaro horietan parte hartzeko, 8 matrikula-beka eskatzeko deialdia egin zuen (2012ko abuztuaren 7ko EHAA, 153. alea).

Hamaikagarren, hamabigarren eta hamahirugarren artikuluetan matrikula-beketarako oinarriak ezarri ziren, hau da, Bilbon egitekoa den Hirigintzako XXXV. Ikastaroaren 4 matrikula-beketarako eta Donostia-San Sebastián egitekoa den Hirigintzako XXXVI. Ikastaroaren 4 matrikula-beketarako.

EVETUko Kontseilu Errektoreak, 2012ko irailaren 25ean bilera egin eta gero, IVAPeko zuzendariari egindako proposamena aztertuta, eta ikastaro horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, matrikula-beka zeinek irabazi duten zehaztu da.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Eskatzaile hauei Hirigintzako XXXV. Ikastaroko (Bilbo) matrikula­bekak esleitzea:

1.– Ugarteburu Gabilondo, Arkaitza

2.– Méndez Alonso, Gaizka

Bigarren artikulua.– Eskatzaile honi Hirigintzako XXXVI. Ikastaroko (Donostia-San Sebastián) matrikula­bekak esleitzea:

1.– Goenaga Egibar, Imanol

Hirugarren artikulua.– Eskatzaile hauei Hirigintzako XXXV. Ikastaroko (Bilbo) eskatutako matrikula­beka ukatzea:

1.– Cano Martínez, Jon (1 kausa: muga ekonomikoa gainditzea).

Laugarren artikulua.– Eskatzaile hauei Hirigintzako XXXVI. Ikastaroko (Donostia-San Sebastián) eskatutako matrikula­beka ukatzea:

1.– Aramendi Landa, Garbiñe (1 kausa: muga ekonomikoa gainditzea).

Bosgarren artikulua.– Eskatzaile hau prozesutik kanpo uztea:

1.– González San José, Sonia (2 kausa: diru trukearen lanik egitea).

Seigarren artikulua.– Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan. Horretarako, hilabete bat izango da, ebazpen hau interesdunei jakinarazi eta/edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edo Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari. Errekurtsoari buruz berariaz ebazpenik ematen ez bada, ukatutzat joko da.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 28a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.


Azterketa dokumentala