Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2012ko urriaren 19a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4637

AGINDUA, 2012ko urriaren 11koa, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzeko dena.

Ertzaintzako lanpostuen zerrenda onartzeko, Herrizaingoko sailburuaren 1997ko abenduaren 31ko Agindua hainbat alditan aldatu da, besteak beste, lanpostuen zerrenda gertatu diren egitura aldaketetara egokitzeko.

Ertzaintzako lanpostuen zerrendak aldaketa asko jasan dituela ikusirik, 2011ko abenduaren 22ko Aginduaren bidez (2011-12-22ko EHAA, 241. zk.) eta beronen hutsen zuzenketaren bidez (2012-01-09ko EHAA, 5. zk.), Ertzaintzaren egiturako lanpostuen zerrenda osoa berriz argitaratu zen, ordura arte onartutako eta argitaratutako aldaketa guztien emaitza.

Era berean, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko irailaren 24ko Aginduaren bidez (2012-09-27ko EHAA, 189. zk.; agindu haren bidez, Ertzaintzako lanpostuen zerrenda aldatzen zen) eta agindu horren hutsen zuzenketaren bidez (2012-10-09ko EHAA, 197. zk.), Ertzaintzaren antolakuntza aldatzeari ekin zitzaion, giza baliabideak hobetzeko asmoz. Ondorioz, Fakultatibo eta Teknikoen Eskalako lanpostuak sortu ziren, «Etxeko Indarkeria-Genero Indarkeria» atalean, eta Erreskate espezialitatea ere bai.

Ertzaintzaren Berrantolaketa eta Modernizaziorako Planak ikerketa-lanen antolakuntza berriaren lerro estrategiko berriak diseinatu ditu. Ildo horretatik, ikerketari eta espezializazioari bultzada berri bat ematea erabaki du, honako hiru maila hauetan:

– Oinarrizko ikerketa, ertzain-etxeen ardura izango dena.

– Ikerketa espezializatua, Herritarren Segurtasuneko Atalaren eta Krimen Gaietarako Atalaren zerbitzu bateratuen udalaz gaindiko kudeaketan hasten dena.

– Delitu gaietako espezializazio handiko maila, oso ikerlari espezializatuak eskatzen dituena, Krimen Gaietarako Atalaren unitate zentralen ardura izango da.

Egoera berri honetan, ikerketa kriminaleko prestakuntza-ikastaroak beste era batera planteatu behar dira, eta prestakuntza-diseinu berri bati ekin, diseinu horrek Ertzaintzak antolakuntzak dituen beharrei erantzungo baitie, zenbait maila berri izango ditu-eta. Diseinu horrek, gainera, ertzainei lagunduko die maila horietako lanak egiteko behar dituzten ezagutzak, trebetasunak eta gaitasunak eskuratzen.

Horren guztiaren ondorioz, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiak orain arteko prestakuntzari buruzko analisia eta gogoeta egin beharko du eta prestakuntza-sistema berri bat proposatu, oinarrizko maila, maila ertain, eta maila altuko prestakuntza- eta espezializazio-beharrei erantzuteko asmoz.

Ikerketa kriminaleko arloaren berrantolakuntza eta modernizazio horren ondorioz, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendaritza Kontseiluak 2012ko urtarrilaren 26ko ohiko bilkuran erabaki zuen Ikerketa Kriminal Orokorreko Ikastaroa I eta Ikerketa Kriminal Orokorreko Ikastaroa II ikastaroak egokitzea, Ikerketa Kriminaleko Ikastaroa espezialitatea eratzeko. Espezialitate berri horren prestakuntza-programa aipatutako kontseiluak onetsi zuen, 2012ko urriaren 3an.

Aipatutako egokitzapena egiteko, agindu honen bidez ezartzen da zer lanpostuk bete behar duten eskakizun hori, eta zein diren iraupen-baldintzak.

Hori dela eta, honakoa

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– 1.– Ikerketa Kriminaleko Ikastaroa (Ikerketa Kriminal Orokorreko Ikastaroa I eta Ikerketa Kriminal Orokorreko Ikastaroa II ikastaroak egokituta sortu dena) ikerketa-espezialitatean sartzeko egin behar da, eta agindu hau indarrean jartzen denean Ikerketa Kriminal Orokorreko Ikastaroa I eta Ikerketa Kriminal Orokorreko Ikastaroa II ikastaroak egitea aurreikusita daukaten lanpostuei esleitzen zaie. Izan ere, lanpostu horietan jarduteko, Ikerketa Kriminal Orokorreko Ikastaroa I edo Ikerketa Kriminaleko Ikastaroa eta Ikerketa Kriminal Orokorreko Ikastaroa II edo Ikerketa Kriminaleko Ikastaroa, hurrenez hurren, egina dutela egiaztatzen dutenek espezialitate-eskakizuna betea dutela ulertuko da. I. eranskinean, esleipen horrekin lotutako egokitzapenak onartzen dira.

2.– Gutxienezko iraupena eta hori zenbatzeari dagokionez, Ikerketa Kriminaleko Ikastaroa egiaztatzearen ondorioz, Ikerketa Kriminal Orokorreko Ikastaroa I eta Ikerketa Kriminal Orokorreko Ikastaroa II espezialitateetarako aurreikusitako arau berberak aplikatuko dira.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 11.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala