
204. zk., 2012ko urriaren 19a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 3 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Oposaketak eta lehiaketak
HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4635
EBAZPENA, 2012ko urriaren 16koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, aditzera ematen dira Itsas nabigazioa, arrantza eta garraioko Goi-mailako Teknikarien kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan hautatu diren pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrendak (2008ko enplegu publikoaren eskaintza).
Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak 2010eko apirilaren 16an emandako Aginduaren bidez, oinarri orokorrak onartu ziren, 2008. urteko lan-eskaintza publikoaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko deitutako hautaketa-prozesuetarako.
Itsas nabigazioa, arrantza eta garraioko Goi-mailako Teknikarien kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan, azken kalifikazioen behin betiko zerrenda eta eskainitako lanpostuen zerrenda argitaratu egin dira. Halaber, eskainitako lanpostuei dagokienez, izangaiek lehentasunen hurrenkera adieraz dezaten deialdiak ezartzen duen epea iragan egin da.
Deialdiaren oinarrien 8.10 atalari jarraituz, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariak agindua eman behar du, hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrenda argitaratzeko, eta hamar egun balioduneko epea ezarriko du, zerrenda horren aurka erreklamazioak aurkezteko.
Hori guztia kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Aditzera ematea Itsas nabigazioa, arrantza eta garraioko Goi-mailako Teknikarien kidegoan sartzeko hautaketa-prozesuan hautatu diren pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrendak (2008ko enplegu publikoaren eskaintza). Zerrenda horiek Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen dira.
Bigarren artikulua.– Hautaketa-prozesuan hautatutakoen behin betiko zerrendak 2012ko azaroaren 15ean argitaratuko dira, bai Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, bai Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko iragarki-oholetan, bai www.ivap.euskadi.net/ope interneteko helbidean.
Hirugarren artikulua.– Ebazpen honen I. eranskinean azaltzen diren behin-behineko zerrenden aurka erreklamazioak aurkezteko (hautatuen eta esleituko diren lanpostuen zerrendak), hamar egun balioduneko epea ezartzea. Epe hori ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.
Laugarren artikulua.– Ebazpen honen beste atalen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hala ezartzen baita Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondokoetan. Errekurtsoari ez bazaio ebazpen adierazirik ematen, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 16a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARIA Encarnación Echazarra Huguet.
I. ERANSKINA
ITSAS NABIGAZIOA, ARRANTZA ETA GARRAIOKO GOI-MAILAKO TEKNIKARIEN
Hautatutakoen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrendak
Norbanako datu babesaren legedia betetzeko, eranskin hau ikusteko www.ivap.euskadi.net/ope interneteko helbideko BANAKO KONTSULTAK atalean sartu beharko du interesatuak, bere kode pertsonalaren bidez.
RSS